wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak eskaintzen dute Joxe Takolo Beka 2001etik goi mailako mendiko egitasmoak bultzatzeko. Goi mendizaletasunari lotutako proiektuak bultzatzeko 3.000 euroko beka da, eta aurtengo deialdia irailaren 30ean bukatuko da. 

Inflexio puntu baten ostean, zenbait aldaketarekin, eta indarberrituta egin da bekarako deialdia. Ekainean aurkeztu zuten Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Udalak, lehen horrek bekaren inguruan zehazki, baina gaur egungo mendizaletasunak eginiko ikerketa. Lan horren harira, zenbait aldaketa egin dira bekan, eta Joxe Takoloren izena eta izana daraman bekaren zabalkundean eragiteko neurriak hartu dira. 

 

Bekaren irizpideak

Aurtengo deialdiko proiektuak baloratzeko irizpideak honakoak izango dira: 

— Egin nahi den jardueraren kalitatea.

— Entitateak bere jarduera-eremuan agertu duen ibilbidea, jarraipena eta egonkortasuna.

— Partaide-kopurua eta jardueraren iraupena eta zabalkundea.

— Jardueraren finan­tziazioa.

— Jarduera antola­tzeko azpiegitura eta giza-baliabideak.

— Kirol eta gizarte-mailan jarduera horrek duen interesa.

— ­Antzeko kirol programa edo eskain­tza­rik ez egotea.

— Jarduera hori kualifikatutako per­tso­nal teknikoak gara­tzea.

 

Proiektuaren aurkezpena

Proiektuak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da. Eskari-instan­tziak, Azpeitiko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, irailaren 30rarte behar bezala beteak, eta ondoren zehaztutako agiriekin batera:

1.— Diruz lagun­tzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo per­tso­nak eskari-instan­tzia ofizialaren atal guztiak bete beharko ditu, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia eran­tsi eta proiektuan partaide izango direnen federazioko baimena.

2.— Egin nahi den proiektuaren Oroitidazkia, hari dagokion aurrekontuarekin batera, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.

 

Oinarriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information