wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azoka plaza berrian egingo da lehen aldiz, eta Euskal Herriko sagardo desberdinez gain, afarirako menu guztia ere bertako produktuekin osatuta izango da. Sarrera gutxi batzuk oraindik ere badaude salgai Beloki harategian, Partorkua, Añota eta Mendizabalenean, 32 eurotan. 

Azpeitia, sagarra, baserria eta sagardoa etenik gabeko soka baten segida dira, eta hori erakusten du oraindik ere gaur egungo jardunak. Sagardo Egunaren ospe on eta aprezioaz gain, bada bestelako loturarik ere, eta aurten berriro ere Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala Azpeitian egingo da irailaren 30ean. Azoka plazan egingo da, Udalak bertako produktuen salmenta, promozio eta ezagutzarako prestatu duen txokoan. 

Duela bi urte hasi ziren txapelketa herrikoia egiten, eta orduan ere Azpeitian egin zuten finala; azoka plaza zaharrean. Eta berria ere estrenatuko dute. Horretarako arrazoiak badaudela azpimarratu du Olatz Mitxelena Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kideak: "Itzuli gara Azpeitiarekin dugun harreman onarekin segitzeko, eta gureak bezalako txapelketa batek eskatzen duen azpiegituran eta antolakuntzan ezinbesteko ekipoa bilatu dugulako hemen". 

Azpeitiak urteetan sagardoarekin eta baserriakin izan duen lotura azpimarratu du Eneko Etxeberria alkateak: Harreman horren adibide da uztailean aukeztu genuen Sagardoa Azpeitian liburua".