wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Merkataritza mahaiak bultzatuta egin dira 1.000 inkestatik gora, eta urriaren 24ean Azpeitiko merkatariei aurkeztuko zaizkie emaitzak, eta helburua da kezka nagusiez torkizuneko erronkez ere hitz egitea. 

Egun, merkataritza mahaia Azpeitiko Udalarekin batera Azkoitiakoa eta Zestoakoa, Dendartean - Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkura-, Herrixen –Azkoitiko Merkatarien Elkartea-, Bertan –Azpeitiko Merkatarien Elkartea, Zestoan –Zestoako Merkatarien Elkartea- eta Iraurgi Berritzen –Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia- osatzen duten lankidetza gunea da. Gune honek, eskualdeko merkataritza txikiaren sustapena du xede eta honetarako eragile ezberdinen artean lankidetza proiektuak sustatu nahi ditu.

Hori horrela izanik, ikerketan esperientzia duen kanpo aditua arduratu da azterketa burutzeaz. Herritarren kontsumo ohiturak eta eskualdeko merkataritzaz duten iritzia ezagutzeko galdetegi zehatzak prestatu dira eta horiektelefono bidez egin zaizkie herritarrei. Besteak beste, eguneroko nahiz aldizkako erosketaren inguruan galdetzeaz gain, gaur egun azalera handiko erosketa guneek nahiz Internetek herritarren eros ohituretan duten garrantziaren inguruan galdetu zaie.

Galdetegia erantzun duten 1.050 herritarrak ausaz hautatu diren arren, emaitzen adierazgarritasuna bermatze aldera, aintzat hartu dira adina, sexua nahiz jatorrizko udalerria moduko irizpideak. Oro har, martxoan eman zitzaion hasiera azterketari galdetegiaren prestaketarekin eta uztailean bukatu da jasotako datu eta emaitzen interpretazioarekin. 

Behin emaitza eta ondorio nagusiak interpretatuta, eskualdeko merkatari guztientzat irekiak izango diren lan bileretan aurkeztu nahi dira. Horretarako, herrietan lan bilera zehatzak antolatuko dira urrirako. Lan bileren bitartez, emaitzak aurkezteaz haratago, merkatarien balorazioa nahiz kezka nagusiak identifikatu nahi dira. Urriaren 24ean Azpeitian egingo da Azpeitian jardunaldia.

Azterketak emaitza esanguratsuak erakutsi ditu, aipagarria da esaterako, eguneroko erosketan –ogia, fruta, haragia nahiz arraina- merkataritza txikiak duen garrantzia. Aldiz, gainontzeko produktuetan, azalera handiko salmenta guneen presentzia handiagoa dela ikus daiteke. Bestalde, jaso diren emaitzen arabera, kontsumitzaileen %48ak Internet bidez erosi du azken urtean. Amaitzeko, oro har, eskualdeko herritarren gehiengoa gustora dago herrian duen merkataritza eskaintzarekin