wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

duela astebete jarri zen abian Betherram eraikinaren azken itxura erabakitzeko galdeketa. Bihar, irailaren 23a, larunbata, izango da udaletxean aurrez aurre botoa emateko aukera 9:00etatik 12:30ak arte udaletxeko sarreran. 

 

3 aukera

Eraikin berriaren bukaerako itxura erabakitzeko hiru aukera

1- Koloretakoa

Betharram koloretan
2- Laranja

Betharram teja grafitoa

3- Urdina eta berdea

Betharram berdea urdina

Nola bozkatu

Azpeitian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek eman ahal izango dute botoa, bakoitzak boto bakarra. Bozketa loteslea izango da.

Bi aukera izango dira sarean prestatutako aplikazio baten bidez, edota botoa aurrez aurre emateko aukera izango da.

Internet bidez botoa emateko www.azpeitia.eus atariko lehen orrian eman ahalko da. Bestela, Betharramen jarri den kuboan dagoen QR kodea irakurrita sar daiteke aplikazioan. Hiru pauso errazetan eman ahalko da botoa:

1- Norbere NAN zenbakia eta jaiotze data sartu
2- Hiru aukeren artean aukeratu
3- Bozka baieztatu

Botoa paperean eman nahi dutenek irailaren 23an, 9:00etatik 12:30ak arte udaletxeko sarreran eman ahal izango dute.

Gaurtik bertatik irailaren 24ko gauerdira arte izango da botoa emateko aukera.

Botoa emateko arazoren bat edo zalantzaren bat dutenek udaletxera jo dezakete arazoa konpontzeko.

Bozkatu nahi duenak, klikatu hemen