wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bada trikiti giroa Azpeitia inguruan eta azken aldian herrian soinu txiki eta panderoaren bueltan dugun hots ederra da horren seinale. Iaz, eskualdeko hainbat trikitilari gaztek martxan jarri zuten dinamikak Sanagustin kulturgunea plazatzat hartuta, TrikiGiro jaialdi paregabea izan zuen fruitu. Ehundik gora trikitilarik giro paregabean alaitu zituzten kale eta kulturgune barrenak eta inpernuko auspoaren zaletu zahar nahiz gazteen bilgune bilakatu zen.

Aurtengoan, gainera, Trikigiro Elkartea sortuta eta eskuartean proiektu ederrekin datoz. Ekimen desberdinak izanik ere, guztiek egungo trikitia auspotzea eta iraganeko eskualdeko trikiti altxorra balioan jartzea dute helburu, jardun horren trasmisioa bermatzea alegia.

Horretarako, Trikigiro Elkarteak, Azpeitiko Udalak babestuta eta Kulturaz Kooperatibarekin elkarlanean honako ekimenak antolatu ditu datozen hilabeteetarako:

Urriak 20, ostirala

19:00etan hasita Sanagustin kulturgunean: III.Trikigiro jaialdia

Azaroak 14, 21 eta 28

Sanagustin kulturgunean: Hitzaldi Zikloa

Azaroak 7tik 20ra

Sanagustin kulturgunean: Argazki erakusketa 

Abenduak 30, larunbata

20:00etan Soreasu Antzokian:Xabi Solano Maiza ikuskizuna

Apirilak 13, ostirala

19:00etan Soreasu Antzokian: Dokumentalaren aurkezpena. Urola Erdiko trikitixa 60. eta 70. hamarkadetan.

Ekimen guztiak dute beren garrantzia baina bereziki aipatzekoa da gure inguru honetan izan den trikitixa jarduna dokumentatzeko eta honek bertan nahiz Euskal Herrian izan duen garrantzia balioan jartzeko elkarteak ekoitziko duen dokumentala osatzeko egiten ari diren dokumentazio lana.