wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren astean, igerilekuan eskaintzen diren hainbat jarduera ezagutarazteko ate irekiak egingo dira igerilekuan. Herritarrek debalde izango dute ordubeteko klasea jaso eta kirol jarduera ezagutzeko aukera. Ez da aurrez izenik eman behar.

Core

Urriak 23, astelehena: 11:00etan

Urriak 25, asteazkena: 18:00etan

Urriak 26, osteguna: 20:00etan

 

Gimbalance

Urriak 25, asteazkena: 10:00etan eta 19:00etan

 

Zumba Gold

Urriak 23, astelehena: 10:30ean

Urriak 24, asteartea: 15:15ean

Urriak 25, asteazkena: 20:00etan eta 20:50ean

 

Jumpfit

Urriak 24, asteartea: 9:00etan

Urriak 26, osteguna: 19:00etan