wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago Lanzituz programa. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Azaroak 6an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du.

Astelehenetik ostegunera izango da 9:30tatik 13:30tara. Prestakuntza batiz bat langabetuei bideratuta egongo da.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..