Aste honetan izan dira Josu Labaka eta Aitor Bereziartua hirigintza zinegotziak aurrerapenak ikusten: “Itxura ederra hartzen ari da saltokia. Dagoeneko obra ia guztia eginda dago, eta instalazioetarako makinak ere ekartzen ari dira”, adierazi du Aitor Bereziartuak.
“Azken asteotan aurrerapen handiak egin dira, eta aurreikuspenak bete eta urtearen bukaerako bukatuta egotea aurreikusten dugu. Saltoki hau abian jartzean Udalak lehen sektorearen eta bertako produktuen alde egindako apustu sendoaren parterik garrantzitsuena eginda izango da”, azpimarratu du Josu Labakak. Hala ere, behin eraikin publikoa bere osotasunean abian jarrita ere lanean jarraituko dutela gaineratu nahi izan du: “Hau baserritarren eta bertako produktuen plaza izango da, baina zirkulu oso baten hasiera (eta bukaera kendu) izatea nahi dugu, ziklo osoa laguntzeko lanean jarraituko dugu”, adierazu du.