wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Pasatu den  astean, Iraurgi Berritzeneko Topaketak egin zituzten Azpeitiko, Udalarekin batera, Azkoitiko eta Zestoako udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko, hogei bat enpresetako eta ikastetxeetako ordezkariak elkarrekin martxan dituzten proiektuen balorazioa egin eta datorren urteko ekintza planean txertatu beharreko erronkak definitzeko. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak urtero ospatzen dituen Topaketen XV. edizioa izan da gaurkoa.

Topaketen hasieran, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkate eta Iraurgi Berritzen Garapen agentziaren Lehendakariak batera aritzearen garrantzia aipatu nahi izan zuen: "Bide hau bakarrik egin daiteke edo elkarlanean. Guk hasieratik elkarlanaren alde egin dugu, eta uste dugu emaitzak jasotzen ari garela. Etorkizunean ere zuekin batera erronkei aurre egiten segitzea nahi dugu". 

Pasa den urteko Topaketan jasotako proposamenei erantzunez, urtean zehar arlo desberdinetan eragileekin garatu diren nahiz gaur egun abian dauden proiektuak aurkeztu dira, eragile ordezkariak beraiek izan direlarik protagonista honetan.
Cruz Alberdi (Sidenor), Maje Agirre (Iraurgi Ikastetxea), eta Agustin Lizarralde Azpeitiko Ekonomia Zinegotziak eta baita Itziar Abarisketak eta Begoña Beobidek ere Iraurgi Berritzen-eko ordezkariak biak.

Landu diren edota martxan diren proiektuen artean aipatu, besteak beste, eskualdeko enpresa traktore eta hornitzaileen artean, beraien lehiakortasuna hobetzeko garatutako elkarlan proiektuak (HORNITU) edo eta, kudeaketa ereduetan partaidetza sustatzera bideratutako proiektuak (URERALDATUZ).

Beste bat aipatzekotan, bailarako ikastetxeekin garatu den, ikasleengan Zientzia eta Teknologia-rekin lotutako gaitasunak gaztetatik garatzen hastera bideratutako egitasmoa, sentsibilidade desberdinak sortzen ahaleginduz.

Bestalde, langabeziarekin lotutako hainbat datu ere eman dira bertan. Iraurgi Berritzenetik lantzen ari diren hainbat proiektutan “Txertatu Merkatuan, “Hazilan” eta “Bidelan” programetan 48 lagunek hartu dute parte 2017an eta horietatik 25 lanean ari dira. Kontutan hartuta “Bidelan” programa oraindik ez dela amaitu eta 11 pertsona ari direla parte hartzen.

Programez gain, urolanprest.eus webgunea martxan jartzeak Iraugi Berritzen enpresen erreferente bihurtu du langileak bilatzek orduan. Enplegu zentroak 935 erabiltzaile ditu eta horietatik 519 dira langabetuak. Gainontzekoak lana aldatu edo hobetu nahi dutenak dira. 2016an, 71 lan eskaintza kudeatu zituen zentroak eta 2017an, 163. Igoera nabarmena izan du.

Topaketaren bigarren zatian, Urola Erdiak industrian dituen erronken inguruan hainbat klabe azaldu dituzte teknologia eta pertsona ikuspegitik. RIS e egitasmoak azaldu dira, ildo honetatik etorkizunera begira egongo den perfil demandari erantzutera bideratutako prestakuntza beharrekin batera.

Bertaratu direnak ez dira, gainera, entzutera mugatu. Paper aktiboa izan dute. Taldeka, eremu ezberdinetan ikusten dituzten ahuldadeak eta gabeziak mahaigaineratzen eta konponbidea jartzeko moduak aztertzen saiatu dira. Dinamika aberasgarria, batik bat, interakzioa profil ezberdinetako pertsonen artekoa izan delako, Iraurgi Berritzenen gainerako hainbat ekimenetan bezala.

Erronka konkretu bati erantzun amankomunak bilatzea izan da dinamikaren helburua

“Etorkizunera begirako perfil eskaera beharrei nola erantzun espazio desberdinetatik??

Ariketa honek datorren urtera begira martxan jartzeko aktuazio lerro konkretuak modu partekatuan antzemateko aukera eman digu. Bertan eragile desberdinen arteko erlazioak estutu asmoz, elkarlan proiektu desberdinetan lan egin beharra egiaztatu da (Ikastetxeak, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea, Enpresak eta Langabetuak). Bide amankomun bat elkarrekin lantzera, bakoitzak bere errealitatetik egindako ekarpenaz baliatuz baina bakoitzarenetik haratago fokoa ikuspegi globalera enfokatuz, eraikuntza partekatura.

Aktuazio lerro posibleak

  • Ikasleen Orientazioa zikloen arabera (adina) Ikasleen bixitak enpresetara, lehen eskutik errealitatea ezagutu eta teoriatik praktikara pasatuz.
  • Enpresen artean bixita gurutzatuak ezagutza eta gaitasun konkretuen arabera. Erlazio hauek indartu.
  • Elkarrekin ikasteko dinamika prozesuak garatzea balio kateko eragile desberdinen artean.
  • Garrantzia zer irakatsi baino nola irakatsian jartzearen garrantzia. Irakaskuntza metodologia berrien garrantzia.