wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urola Erdian Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak garatzen du Hazilan programa, eta urtero 15-20 gaztek parte hartzen dute. Hazilanen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko herritarrak laneratzea. Dagoeneko eman daiteke izena programan.

Urola Erdian Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak garatzen du Hazilan programa, eta programa horren hirugarren edizioa da aurtengoa. Urtero 15-20 gaztek parte hartzen dute saioetan. Hazilanen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko herritarrak laneratzea.

Hazilanek enpresen benetako premiak ditu abiapuntu. Urte hauetan garapen agentziek egiaztatu dutenez, enpresek pertsona ekintzaileak eta sortzaileak behar eta eskatzen dituzte, laguntza beharrik ez duten pertsonak, komunikatzen eta taldean lan egiten dakitenak eta beren zereginak espero diren helburuen eta emaitzen arabera kudeatzeko gauza direnak. Konpetentzia eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira, baina askotan ez dira ikastetxe bateko ikasgeletan eskuratzen. Hazilanek konpetentzia horiek jasotzeko bidea erraztu nahi du, lan eremuko esperientzia zehatz baten bidez edo enpresak garatu nahi duen proiektuarekin uztartuz.

Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fasean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, proiektuaren arabera, ikasketa espezializatuak egiten dira, praktikak gauzatzen dira edo enpresa-proiektuetan parte hartzen da. Honako hauek dira proiektuaren ezaugarriak: Hazilanek aukera berdintasunaren eta diskriminazio ezaren benetako integrazioa lortu nahi du, eta genero berdintasuna bermatuko du.

Programan parte hartu nahi duten enpresa edo pertsona guztiek www.hazilan.eus helbidean sartuta edota Iraurgi Berritzeneko 943-85 11 00 telefonora deitu eta Sandra Fernandezengatik galdetuta lor dezakete behar duten informazioa.