wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azaroaren 1ean eman zitzaion hasiera Euskal Antzerki Topaketen XXXV. edizioari. Ordutin adin guztietara zuzenduriko hamaika ikuskizun ikusteko aukera izan da, eta ikus-entzuleek euskarazko antzerkiarekin gozatzeko aukera izan dute. Azken asteburuan, gaurtik igandera bitartean -zapatuan izan ezik- egunero antzerki obra bat ikusteko aukera izango da. 

Egitaraua

Azaroak 22, asteazkena

Erradikalak gara, 18:00etan, Emakume Txokoan. Doan. 

Azaroak 23, osteguna

Hozkailua, 21:30ean, gaztetxean. Doan.

Azaroak 24, ostirala

Bihotz salataria, 21:30ean, gaztetxean. Doan. 

Azaroak 26, igandea

Maurizia, 18:00etan, Soreasu antzokiak. Sarrerak online salgai, 5 eurotan.