wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Auzoetako ordezkariek Udal ordezkariekin eginiko bileran adostu bezala datorren astean Nuarbe eta Urrestillako auzo bilerak egingo dira. 

Urrestillan, abenduaren 11n, astelehena

Urrestillako bidegorriaren proiektua azaltzea izango da bileraren helburu nagusia, nahi eta bilera bukaeran bestelako gaien inguruko galdera eta ekarpenak egiteko aukera ere izango den. Gipuzkoako Foru Aldundiak azkenean bidegorriaren dagokion zatiaren %75a ordaintzeko partida jarri du eta Udala ahal bezain pronto hasiko da bere zatiko obrekin. Albistea jakinarazita urrestildarren artean onartutako proiektua zein zen gogoraraztea izango da helburua. Bilera abenduaren 11n, 19:00etan, Jubilatuen lokalean izango da.

Nuarben, abenduaren 14an, osteguna

Nuarben hainbat etxetan tarteka ur zikina etortzen zaie. Horri irtenbidea emateko proba egingo dute Udalak eta GIpuzkoako Urakek. Proiektua zertan datzan azaltzeko bilera egingo da, abenduaren 14an, 19:00etan, Sokatira elkartean