Sansebastian bezperako gauean, autobus zerbitzu bereziak izango dira Azkoitira eta Zumaiara joateko. Azkoitirako norazkoan 02:00etan, 03:20ean, 04:10ean, 05:20ean eta 06:10ean izango dira. Zumaiarakoak, berriz, 02:30ean, 04:30ean eta 06:15ean izango dira. Azpeitiko Udalak zerbitzu publikoa erabili eta autobusez etortzekogomendioa egiten die inguruko herritarrei.