Ekoetxeak (Ingurugiro etxea) hilero haur edo familientzako antolatzen dituen doako ekintzen baitan, urtarrilean nutrizio eta elikadurari loturiko tailerra antolatu du urtarrilaren 27rako. 16:00etatik 18:00etara izango da tailerra eta LH6 eta DBH 1 eta 2 mailetako gaztetxoei zuzendurik dago. 'Egun ona hasteko, Go!saldu", tailerrean parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 24rako eman behar dute izena museoan bertan edo 943 81 24 48 telefonora deituta.