wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Abenduan jakin zenez, Ignaziotar Lurraldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeak garatzen duten turismo kulturaleko proiektua izan da EDEN, Europako komisioaren Bikaintasunerako Europear jomugak (European Destinations of Excellence), sariketako garaile 2017 -2018 urteetarako. Egunotan Fitur turismo azokan dira Iraurgi Berritzeneko kideak, eta atzo arratsaldean Eneko Etxeberriak, Iraurgi Berritzenen izenean sariaren berri ematen duen diploma jaso zuen.

Etxeberria “pozik” azaldu da diploma jasotzean: “errekonozimendu inportantea da hau guretzat, eta oso gustura gaude. Azken urteotan lan asko egin dugu Inaziotar Bidea sustatu eta indartzeko, eta fruitua eman du lan horrek. Sari honekin, indarrak hastuta gogor segituko dugu lanean”.

Turismo kulturala da EDEN-en helburua, eta hiru eskualdetako herrien ondare historiko kultural aberatsa proiektu amankomunean antolatzea baloratu da. Ignaziotar Lurraldea proiektuak Inaziotar Bidea, Hiru Tenpluak (Loiola, Antigua eta Arantzazu) eta herrietako baliabide historiko artistiko kulturalak elkar eragiten duten espazio bizi bat islatzen du.
Datozen egunetan komunikatuko da ofizialki. Eskerrik beroenak proiektuaren garapenean bidelagun gaituzuen erakunde eta eragile guztiei.