wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

 

Azpeitiko Udala herritarren bizi kalitatea hobetu eta herritarrei etorkizun hobeagoa eskaintzeko baliabideak jartzen ari da etengabe. Horretarako ekimen eta proiektu asko jarri ditu abian, eta pixkanaka, herria etorkizunerako prestatzen eta eraldatzen ari gara denon artean: "Eraldaketa horretan ezinbestekoa da langabeziari aurre egin eta herritarrei etorkizuna eraikitzen laguntzeko herrian formazio eskaintzea, eta Azpeitiko Udalak eskaintza ahalik eta zabalena eta kalitatezkoa herrian bertan eskaintzeko esfortzu berezia ari da egiten", azaldu du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. 

Aurreko agintalditik indar eta baliabide ugari jarri dira herritarrak formatzeko aukerak eskaintzeko, eta titulu propioak emateko. Formazio ikastaroak ematen dituen Udal bakarretakoa da Azpeitikoa, eta emaitzak oso onak izan dira, lanpostu duinak bilatzeko aukera eman diote herritar askori. Azken bi urteotan, gainera, aliantza estrategikoak egin dita, herritarrek jasoko duten formakuntza oraindik gehiago indartzeko: "Pauso garrantzitsuak eman ditugu azken bi urteotan. Hala, lehenik Deustuko Unibertsitatearekin akordioa sinatu genuen, eta hitzarmen horren bidez lan mundura zuzenduriko zein garapen pertsonalerako ikastaroak antolatzen dira. Gainera, ikastaroa egiten dutenek titulua jasotzen dute. Eskaintza hau ematen duen Gipuzkoako lehen herria da Azpeitia. Eta Udako Euskal Unibertsitatearekin ere egin dugu hitzarmena. Elkarlan horren emaitza ere zenbait ikastaro eta jardunaldi arrakastatsutan bilakatu da", gaineratu du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Aurten, urtea astearekin bat IMH makina erreminta institutuarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu dute bi erakundeek eta horren baitan lan mundura bideratutako eskaintza tekniko zehatza eskaini nahi da herrian.

Nabarralderekin, berriz, Euskal Herriaren historia ezagutzeko saioak antolatzeko apustua egin da.

"Herritarrak formatu ditugu, eta formatzen segitzeko baliabideak jartzen jarraituko dugu. Herritarrei etorkizuna eskaintzeko modu bat dela uste dugulako; lan munduratzean laguntzeko modu bat izan daitekeen bezala, norbere aberastasunerako tresna ere badelako. Azpeitiko formakuntza eskaintzan parte hartzeko muga, gainera, ez da inoiz muga ekonomikoa izango", gaineratu dute. 

 

IMHrekin antolatutako ikastaroak

Doako ikastaroak izango dira, eta baigerako 4. pixuan emango dira guztiak. 

FABRIKAZIO TEKNOLOGIEN ARLOA

Ikastaro horiek enpresen ekoizpen gaitasuna handitzeko lagungarriak dira, baita balio erantsi handiagoko piezak ekoitzi ekoizpen sistemen efizientzia eta eraginkortasun handiagoz. Ikasleak geometria konplexuagoko piezak diseinatu eta ekoitzi ahal izango ditu eta baita material berriak gehitu mekanizatze-lanetan.

IKASTAROAK HASIERA AMAIERA EGUNAK ORDUA ORDU KOPURUA
CAM POWERMILL (2 1/2 y 3 ARDATZ FRESAGAILUAN). Hasiera 18/04/09 18/04/20 AAAOO 15:00-19:00 40
CAM NX (2 1/2 y 3 ARDATZ FRESAGAILUAN) 18/06/04 18/06/25 AAAOO 15:00-17:30 40
Fagor Fresaketa G kodean programatzea 18/03/19 18/03/28 AAAOO 9:00-14:00 40
Fagor: Programazio parametrikoa 18/05/07 18/05/11 AAAOO 16:00-19:00 15

 

METROLOGIA ARLOA

Enpresa eta ikasleei, esate baterako autogintzan, hegazkingintzan edota sektore biomedikoan dauden kalitate eskakizun handiei egoki erantzuteko gaitasuna emango dioten ikastaroak dira.

IKASTAROAK HASIERA AMAIERA EGUNAK ORDUA ORDU KOPURUA
PERDOIAK 1: Geometrikoak eta azalerakoak. Maila erdi aurreratua 18/04/16 18/04/26 AAAO 09:00-11:00 16
PERDOIAK 2: Geometrikoak eta azalerakoak. G.P.S. ikuspegia. Adituak 18/05/21 18/05/31 AAAO 09:00-11:00 16

 

IKT ARLOA

Informazio eta komunikazio teknologiekin zer ikusirik duten ikastaroak: informatika, telekomunikazioak, segurtasun informatikoa.

IKASTAROAK HASIERA AMAIERA EGUNAK ORDUA ORDU KOPURUA
Bilketa eta partekaketa hodeian 18/03/20 18/03/22 ArOg 15:00-18:00 6
Produktibitatea hobetzeko Google tresnak 18/06/19 18/06/19 ArOg 15:00-18:00 6

 

INDUSTRIA ANTOLAKETA ARLOA

Ekoizpen sistemekin, kudeaketa estrategikoarekin eta erabakien egokiak lortzearekin zer ikusirik duten ikastaroak.

IKASTAROAK HASIERA AMAIERA EGUNAK ORDUA ORDU KOPURUA
Prozesuen AEMA eta arriskuen kudeaketa 18/06/04 18/06/06 AAA 15:00-18:00 9

 

PERTSONEN ARLOA

Pertsonen gaitasunen hobekuntzarako ikastaroak, antolakundeak eta pertsonak garatuz beren proposamenen balioa handitzeko.

IKASTAROAK HASIERA AMAIERA EGUNAK ORDUA ORDU KOPURUA
Negoziaketa teknikak 18/03/05 18/03/13 Al-Ar 15:00-19:00 16

 

DISEINU MEKANIKOAREN ARLOA

Fabrikazio mekaniko bidez egindako produktuen errepresentazio grafikorako erremintekin zer ikusirik duten ikastaroak.

IKASTAROAK HASIERA AMAIERA EGUNAK ORDUA ORDU KOPURUA
Planoen interpretazioa I. Bistak eta ebaketak 18/02/19 18/03/22 AAAO 18:30-21:00 50
Planoen interpretazioa I. Perdoiak 18/04/16 18/05/03 AAAO 18:30-21:00 25
Solid Edge. Modelatua eta planoak 18/05/14 18/05/31 AAAO 18:30-21:00 30

 

 

IZEN EMATEA ETA INFORMAZIOA

Interesatuek informazioa eskatu edo izena emateko:

  • Telefonoz: 943748266

  • Posta elektronikoz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. , Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Interneten: www.imh.eus

  • Ikastetxean: IMH, Azkue auzoa 1, Elgoibar

 

Deusturekin elkarlanean antolatutako ikastaroak

  • Munduko erlijio handiak. Eta guri zer? 

 

Irakaslea: Joxe Arregi

Kultur aldaketa sakon bezain zabal baten ondorioz, erlijio tradizionalen gainbehera nabarmena da, eta segur aski geraezina, gure artean ez ezik mundu zabalean ere. Ezin dugu ahaztu, ordea, ezagutzen diren kultura guztietan presente egon dela erlijioa eta garai guztietako gizarteen eratzaile funtsezkoa izan dela. Erlijioek markatu dute historia, gizartea, gizakion bizitza, mundu-esperientzia, identitate pertsonal eta kolektiboa.
Onenean eta txarrenean, bietan. Gertakari unibertsal eta funtsezkoa da, beraz, erlijio gertakaria. Ondorioz, gizateriaren historia eta gaurko kultura bere argi eta itzalekin ezagutzeko, ezinbestekoa da munduko
erlijioak ezagutzea. Ikuspegi guztiz akonfesionaletik saiatuko gara munduko erlijio nagusien berri ematen, gaurko gizarteetan –eta bereziki gurean– planteatzen dituen erronkei gertutik erreparatuz.
Oso kontuan izango ditugu gizarte demokratiko, moderno eta anitzetan –gurean, kasu– eztabaida sortzen duten bi gai:

1) Erlijioaren irakaskuntza hezkuntza publikoan: zein baldintzatan bai, zein baldintzatan ez?

2)Erlijioaren adierazpen publikoak edo erlijio-erakundeen esku hartze publikoa gizarte anitz eta laikoan: laikotasunak erlijio-erakundeei ezartzen dizkien ezinbesteko baldintzak.

Ordutegia: Apirilak 10, 17 eta 24;
maiatzak 8, 15 eta 22.
Ordutegia: Astearteetan, 16:30etatik 18:30era.
Hizkuntza: Euskara
Tokia: Baigera 1. solairua esk.
Prezioa: Azpeitian erroldatuta daudenentzat: 14,40€
Besteentzat: 18€

Izena emateko azken eguna: Apirilak 9

  • Etika esku-hartze soziosanitarioan 

Jardunaldiaren helburua: Esku-hartze soziosanitarioan gaur egun dauden arazo eta gatazka etiko nagusiak aurkeztea eta aztertzea, esku-hartze horretan aktiboki parte hartzen duten eragileak kontuan hartuta.

Hartzaileak: Zerbitzu soziosanitarioen esparruko profesionalei zuzentzen zaie bereziki, baina irekita dago jende ororentzat eta gaiarekin lotuta dauden beste lan- eta gizarteesparru batzuetako profesionalentzat ere.

Data: Osteguna, apirilak 26
Ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:45era, eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Azpeitiko udaletxeko 5. solairuan
Prezioa: Azpeitian erroldatutakoa: 9€
Besteentzat: 11,28€

Izena emateko azken eguna: Apirilak 10

Programa
09:00 Sarrera eta jardunaldiaren aurkezpena. Eneko Etxebarria
09:15 Kolektibo zaurgarrien duintasunari eta eskubideei buruzko hitzaldia. Xabier Etxeberria Maule—n (Filosofoa. Deustuko Unibertsitateko
katedraduna)
09:45 1. mahaia: autonomiarekiko errespetua, gizarte zerbitzuetan. Olatz Etxabe, Arrasateko gizartelangilea eta Gipuzkoako esku-hartze sozialeko etika-batzordeko lehendakaria; eta Iñaki Saralegui, mediku intentsibista eta aurretiazko borondateen agirien Euskadiko koordinatzailea.
11:30 Atsedenaldia eta kafea.
12:00 2. mahaia: arazo etikoak pertsona eta kolektibo zaurgarriak babesterakoan. esparru soziosanitarioan adineko pertsonen arretarekin, desgaitasunarekin eta osasun mentalarekin lotutako arloetan adituak diren eskualdeko langileekin.
13:45 Bazkaria.
15:00 Etika eta tratu ona gizarte-zerbitzuetan eta zerbitzu soziosanitarioetan. Maria Jesus Goikoetxea.

 

Nabarralderekin antolatutako ikastaroak

  • ZER DAKIZU EUSKAL HERRIKO HISTORIAZ?

"Historiaren idazketa herri bati bere definizioa emateko bide hoberena da", Edward Said.

Ikastaroa honen bidez, Euskal Herria-Nafarroako historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskaintzen du, ikuspegi propiotik landuz eta egun bizi dugun errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz.

IKASGAIEN ZUZENDARIAK
Nabarralde Fundazioak eskaintzen duen on-line bidezko ikastaroaren laburpena lantzen dugu ikastaro honetan. Gai bakoitza aditu baten zuzendaritzapean garatu da eta guztien artean osatzen dute gure herriaren kontakizun historiko jarraitua, Antzin Arotik gaur egungo errealitateraino. Hauek dira zuzendariak hurrenez hurren. Angel Rekalde (Komunikazio zientziatan doktorea), Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde), Be–i Agirre (Nabarralde), Idoia Arrieta (Historialaria, Historian doktorea), Joseba Asiron (Historialaria, Historian doktorea), Luis M» Mtz Garate (Idazlea, Nabarralde), Jean Louis Davant (Idazlea eta historialaria), Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde) eta I–aki Ega–a (Idazlea, Euskal Memoria).

EGUTEGIA
Aurrez-aurreko ikastaroa lau ataletan banatzen da:
1. AINTZIN AROA
2. SUBJEKTU POLITIKOA ETA ERAKUNDEEN SORRERA
3. KONKISTA ETA LURRALDE ZATIKETAK
4. FORUAK ETA GAUR EGUN ARTEKO ERAKUNDEAK
Atal bakoitza 2 orduko saio banatan garatzen da, orotara 8 ordu. Amaieran edo atalka, ikasleei testu laburpena eman zaie. Ikastaroa honen bidez, Euskal Herria-Nafarroako historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskaintzen du, ikuspegi propiotik landuz eta egun bizi dugun errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz.

GAIAK
HISTORIA ETA OROIMEN HISTORIKOA
Oroimen lekuak. Euskal historiaren mugarriak
HISTORIAURREA ETA ERROMANIZAZIOA
ORREAGAKO HIRU BATAILAK
Baskoniako dukerria. Iru–eko erresuma. Erresumaren
hedapena
1200, ZATIKETA HISTORIKOA
Lurralde historikoen jatorria
1512. Nafarroaren konkista
EUSKAL ESTATUA
Foru Orokorra, foruak. Zuzenbide Pirenaikoa. Nafar Estatuaren
teoria. Behe Nafarroako erresuma. Glosarioa
IPARRALDEKO HISTORIA
FRANTSES IRAULTZA ETA KARLISTADAK
Antzinako erregimenaren amaiera. Industrializazioa
1936KO GERRA

HELBURUAK
• Euskal herritarra gure herriaren historian gaitzea eta ikastola, ikastetxe eta hezkuntza munduko irakasleak honetan prestatzea.
• Historia eta oroimen historikoari buruzko gogoeta analitikoa sustatzea.
• Gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua eskaintzea.

IKASGAIEN ZUZENDARIAK
Nabarralde Fundazioak eskaintzen duen on-line bidezko ikastaroaren laburpena lantzen dugu ikastaro honetan. Gai bakoitza aditu baten zuzendaritzapean garatu da eta guztien artean osatzen dute gure herriaren kontakizun historiko jarraitua, Antzin Arotik gaur egungo errealitateraino. Hauek dira zuzendariak hurrenez hurren. Angel Rekalde (Komunikazio zientziatan doktorea), Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde), Be–i Agirre (Nabarralde), Idoia Arrieta (Historialaria, Historian doktorea), Joseba Asiron (Historialaria, Historian doktorea), Luis M» Mtz Garate (Idazlea, Nabarralde), Jean Louis Davant (Idazlea eta historialaria), Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde) eta I–aki Ega–a (Idazlea, Euskal Memoria).

EGUTEGIA
Aurrez-aurreko ikastaroa lau ataletan banatzen da:
1. AINTZIN AROA
2. SUBJEKTU POLITIKOA ETA ERAKUNDEEN SORRERA
3. KONKISTA ETA LURRALDE ZATIKETAK
4. FORUAK ETA GAUR EGUN ARTEKO ERAKUNDEAK
Atal bakoitza 2 orduko saio banatan garatzen da, orotara 8 ordu.
Amaieran edo atalka, ikasleei testu laburpena eman zaie.

Data: martxoak 1 - 8 - 15 – 22
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
Lekua: Baigerako 1. solairuan
Prezioa: Azpeitian erroldatuta daudenentzat: 12€
Besteentzat: 15,04€

Izena emateko azkeneko eguna: Otsailak 27