Denon Artean prozesuaren baitan, Urrestillako bizilagunek egindako eskariari erantzunez, Azpeitiko Udalak duela zenbait aste Plaza Txikitik aparkalekura arteko egurrezko zubian ez labaintzeko neurriak hartu ditu. Hala, zubiaren ertzetan hartutako neurriak tarteko, euria eta izotza egiten duenean seguruagoa izango da zubitik pasatzea. 4.000 euro inguruko aurrekontua izan du obrak.