Bide horretan, "lanerako eta transmisiorako leku egokiagoa" dutela ere azpimarratu nahi izan du. Rafael Reszabal Antxietako sortzaileetakoa ere inaugurazioan izan zen, bere hitzetan "lan asko egin dute, baina oraindik ere izugarrizko aurkikuntzak dituzte egiteko". Jose Ignacio Arrieta elkarteko kideak Rezabali eta Maria Jesus Arregi Andoni Albizuriren alargunari eskerrak emen nahi izan zizkien elkartearen sorreran izandako eskuzabaltasunagatik: "Eta Udala ere eskertu nahi dugu egokitutako lantoki berriagatik".
Bukatzeko, beraien ohiko lana nola egiten duten eta egoitzaren zein txoko egokitu duten horretarako azaldu zuten.