Inflexio puntu baten ostean, zenbait aldaketarekin, indarberritu egin zen iaz. Orduan, 'Nun dago Nun' proiektuak jaso zuen beka.
Bekaren irizpideak
Aurtengo deialdiko proiektuak baloratzeko irizpideak honakoak izango dira:
— Egin nahi den jardueraren kalitatea.
— Entitateak bere jarduera-eremuan agertu duen ibilbidea, jarraipena eta egonkortasuna.
— Partaide-kopurua eta jardueraren iraupena eta zabalkundea.
— Jardueraren finan tziazioa.
— Jarduera antola tzeko azpiegitura eta giza-baliabideak.
— Kirol eta gizarte-mailan jarduera horrek duen interesa.
— Antzeko kirol programa edo eskain tza rik ez egotea.
— Jarduera hori kualifikatutako per tso nal teknikoak garatzea.
Aurkeztutako proposamenak ireki aurretik, goian aipatutako irizpideak objektiboki baloratuko dira.
Proiektuaren aurkezpena
Proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da. Eskari-instantziak, Azpeitiko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, behar bezala beteak, eta ondoren zehaztutako agiriekin batera:
— Diruz laguntzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo pertsonak eskari-instan tzia ofizialaren atal guztiak bete beharko ditu, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia erantsi eta proiektuan partaide izango direnen federazioko baimena.
— Egin nahi den proiektuaren oroitidazkia (memoria), hari dagokion aurrekontuarekin batera, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.