wrapper

Oharrak

Azken urteotan babes eta justizia helburu soziala helburu, Azpeitiko Udalak diru-laguntza propio batzuk jarri ditu abian. Udalak zuzenean kudeatzen eta ematen ditu laguntza horiek eta Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, Azpeitia da "horrelako laguntzak ematen dituen herri bakarrenetakoa"

Formaziorako diru laguntzak dira zehazki, eta 50.000 euroko partida bideratuko da aurten ere, horretarako. Laguntza horien baitan,  3-18 urte arteko haur eta gaztetxoen hezkuntza ez arautuko hainbat ekintzetarako laguntzak eta 25 urte baino gehiagoko langabetu edo %50eko lanaldia dutenen formakuntzarako laguntzak. 

Bi laguntzen eskariak egonkortzen ari dira, eta urtez urte gero eta eskari gehiago egiten dira, batez ere, 3-18 urte artekoentzako laguntzen kasuan: "Diru laguntza hauek uste dugu oso garrantzitsuak direla. Herritarrak laguntzeko beste tresna bat gehiago direlako. Familia askorentzat esfortzu handia dira eskolaz kanpoko edo formakuntzarako gastuak, eta guk horiei lagundu nahi diegu", azaldu du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. 

3-18 urte arteko haur eta gaztetxoen diruz lagun daitezkeen formazio ekintzak


— Arte-Musika-Dantza arloari dagozkion formazio ekintzak.
— Gaztedia saileko formazioekintzak.
— Kirol arloari dagozkion formazio ekintzak. Kiroldegiko instalazioetako bazkide-kuota.
— Hezkuntza arautuko arlotik kanpo garatutako beste zenbait motatako jarduerak, eta Udalak aurretik aztertuta, gizartearentzat komunitate- eta gizarte-ikuspegitik begiraturik garrantzitsuak jotzen direnak.

Ematen diren laguntzen artean, gero eta gehiago eskatzen dena klase partikularrena dela azpimarratu du Elduaienek: "Gero eta jende gehiagok eskatzen du horrelako klaseetarako laguntza, eskaera indartzen ari da eta Udalak ulertzen du hori lagunduta integraziorako laguntza eskaintzen duela hainbatetan". 

Diru sarreran arabera, ekintzen %90era arteko laguntza lortu daiteke.

Oinarriak

25 urtetik gorako langabetu edo %50eko jardunaldian daudenentzat

Beka sistema honen helburua da pertsona horientzako formazioa eskaintzea, eta horrela, lan-mundura sartzea erraztea edota lan baldintzak hobetzeko aukerak sortzea. 
Horretarako, udal-bekak emango dira hirgarren urtez jarraian.

Diruz lagun daitezkeen formazio ekintzak:

  • Profesionaltasun egiaztagiria lortzeko edozein mailatako formazio ekintzak.
  • Lanbide heziketako zikloak egiteko formazio ekintzak.
  • Beste formazio ekin tza mota batzuk, betiere Udalak aztertu ondoren, ikusten baldin bada gizartearentzat esangura

Matrikula (590 euroa arte),  joan-etorriak  eta ikas materialaren erosketa gastuak laguntzen ditu Udalak. 

Laguntzak urte guztian eskatu daitezke udaletxean.

Oinarriak

Iazko bekak datutan

3-18 urte bitarteko bekak 103 familiak jaso zuten, 2016an 50 izan ziren, beraz, gero eta familia gehiagorengana iristen dira Udalaren laguntzak: "Seigarren urtea da jada diru-laguntza hau ematen dugula, eta pixkanaka-pixkanaka eremuak zabalduz eta joan gara, helburua delako behar gehien dutenengana iristea. 103 familiara iristea oso garrantzitsua da, etxe horietako ume eta gaztetxoei laguntzen diezula ikusn duzulako, eta horretan segitzea da asmoa", nabarmendu du Elduienek.


25 urtetik gorakoen formaziorako laguntza, berriz, mantentzen ari da, 2017an 15 lagunek eskatu dute eta 2016an 18 ikasleri lagundu zitzaien: "Langabeziari aurre egiteko edo lanpostuen kalitatea hobetzeko formazioa oso garrantzitsua da eta horregatik herritarrak animatu nahi ditugu, ikasteko dirua behintzat ez dadila muga izan. 3. urtea da jada deialdi hau egiten duguna, eta pixkanaka-pixkanaka emaitzak hobetzen joatea da gure nahia", gaineratu du.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information