wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken hilabetean, Etxealai, Aranagoikoa, Arana eta Loiolabide auzoan Movistar telefonia enpresak eskaintzan duen zerbitzua erorita dago, matxura bat dela eta. Azpeitiko Udalak auzo horietako herritarren kexen berri izan bezain pronto ekin zion enpresari matxura konpontzeko eskatzeari. Aste honetan enpresak Udalari adierazi dionez, apirilaren 16 eta 20 artean arazoa konponduta izatea aurreikusten du enpresak. Udalak arazoaren jarraipena egiten jarraituko du. 

Hainbat bidetatik saiakera desberdinak egin dira arazoa konpondu eta herritarren eskubideak eta zerbitzuak bermatzeko. Azken aldiz, apirilaren 6an, gutun ofizial bat bidali zuen Udalak enpresari matxura konpondu edo irtenbidea bilatzeko eskatuz. Izan ere, zerbitzu horri lotuta daude, adibidez, ezintasunen bat duten pertsonen emergentzia deiak, eta arazo larriak sor daitezke. 

Horretaz gain, erabiltzaileak informazio garden, egiazko eta trasparentea izateko eskubidea dutelako Azpeitiko Udalak publikoki arazoaren egoeraren berri eman eta noizko konponduta izango den azaltzeko ere eskatu du.