wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udazkenean izango dira XXXVI. Euskal Antzerki Topaketak eta edizio berriaren irudi bila hasi da Udala. Hala, kartel lehiaketa abian jarri du dagoeneko eta proposamenak maiatzaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira. Ondoren, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat egingo da, ekainaren 9tik 17ra Udalak Foru Ibilbidean duen lokalean. Kartel sarituak, 900 euro jasotzeaz gain, XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetako irudi nagusia izango da. Hona hemen lehiaketako oinarriak;

1.- Nahi duen edonork har dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
2.- Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
3.- Kartelek, nahi eta nahiez, argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren egileak izango du erantzukizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.
4.- Lanak ondorengo neurrietan aurkeztu beharko dira:
     450mm. zabal x 680mm. altu.
5.- Lehiaketara aurkeztuko diren kartelek, nahi eta nahiez, edizio bakoitzari dagokion izenburua eraman beharko dute goiburuan (orri honetan bertan datoz edizio bakoitzari dagozkion datuak, lanak aurkezteko epearekin batera).
6.- Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:
     • Jaiotze data, N.A.N. eta herria.
     • Helbidea, e-maila eta telefonoa.
7.- Lana aurkezteko epea urtetik urtera aldatu egin daiteke. Hori dela eta, edizio bakoitzerako deialdia behar den moduan jakinaraziko da. Horrez gain, epaimahaiak erabakia emango duen eguna ere modu egokian jakinaraziko da.
8.- Lanak helbide honetara bidali beharko dira.
     Azpeitiko Udala-Kultura Saila • Plaza Nagusia, 5-20730 AZPEITIA
     Argibidetarako, 943 157 068ra deitu.
9.- Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du.
10.- Kartel irabazlea bakarrik sarituko da eta 900 € jasoko ditu.
11.- Saririk lortzen ez duten lanak, epaimahaiak bere erabakia eman ondoreneko hilabeteko epean jaso beharko dira. Epe hori igarotakoan lana ez baldin bada jaso, egileak kartela Azpeitiko Udalaren esku uzten duela ulertuko da.
12.- Saria hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek ez balute behar adinako kalitate edo baliorik.
13.- Saria, edizio bakoitzaren amaiera ekitaldian emango zaio kartel irabazlearen egileari
14.- Saritutako lana Azpeitiko Udalaren jabetzako geldituko da eta honek Antzerki Topaketetako edizio bakoitzaren garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio, kartel irabazlea bihurtuko baita edizio bakoitzaren sustapenerako oinarrizko ardatz.
15.- Sarituak izan ala ez, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak jendaurrean jarriko dira Azpeitian, Udalaren Kultura sailak antolatuko duen erakusketa batean, deialdiaren epea amaitu ondoren eta epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.
16.- Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.
17.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazi nahi du.
18.- Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakia apelaezina izango da.