wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herritarrak formatzeko aukerak eskaintzen jarraitzen du Azpeitiko Udalak. Zentzu horretan, unibertsitate eta zentro desberdinekin hainbat ikastaro prestatu ditu eta ostegunean, apirilak 26, jardunaldi berezia izango da. Izan ere, Deustoko Unibertsitateak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta, ‘Etika esku-hartze soziosanitarioan’ jardunaldia izango da ostegunean udaletxeko azken solairuan.
Jardunaldiaren helburua garbia da; esku-hartze soziosanitarioan gaur egun dauden arazo eta gatazka etiko nagusiak aurkeztea eta aztertzea, esku-hartze horretan aktiboki parte hartzen duten eragileak kontuan hartuta. Izen-emate epea amaituta, jardunaldirako plazak guztiak beteta daude eta partaideek, esku-hartze soziosanitarioaren inguruko profesional eta adituen iritzi eta esperientziak entzuteko aukera izango dute.

Saioa 9.00etan hasiko da Eneko Etxeberria alkatearen ongietorriarekin eta jardunaldiaren aurkezpenarekin eta jarraian, Xabier Etxeberria Deustoko katedraduna dignitateaz eta talde ahulenen eskubideez arituko da. Ondoren Arrasateko gizarte-langilea den Olatz Etxaberen txanda izango da eta Gizarte Zerbitzuetan autonomiarekiko errespetuaz mintzatuko da.
Jose Luis Quintas medikuak aurretiazko borondateen agiriez hitz egingo du eta ondoren, Azpeitiko Udalak abian duen esku-hartze soziosanitarioko esperientzia azalduko da jardunaldian Pedro Vidaror medikua, Ana Landa psikiatra eta Edurne Zubia Udal Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren eskutik.
Azkenik, 15.15ean, Etika eta tratu ona gizarte-zerbitzuetan eta zerbitzu soziosanitarioetan hitzaldia eskainiko du Maria Jesus Goikoetxeak, Deustoko irakasle doktoreak.