Sakarias Iturraldek hasi zuen iturraldetarren iturria. Bizikleta gainean, Azpeitian zein inguruetan ibiltzen omen zen etxez etxe komunak eta iturriak konpondu edo berriak egiten. Ondoren, haren seme Juliok jarraitu zion ofizioari eta gaur egun Julioren seme Antton eta Juliok dihardute lan horretan Idoiarekin batera.
Azpeitiko Udalaren izenean, Agustin Lizarralde merkataritza zinegotziak oroigarri bat eman die: "Zuhaitzak urtez urte enborrean aro bat osatzen joaten dira, esperientziaren aroak. Zuen familia ere horretan aritu da 100 urtez. Esperientzia bildu eta merkataritza txikia sustatuz heria egiten. Segi horretanxe".