wrapper

Oharrak

Asteburuan, Zelai luzeko hainbat zuhaitz apurtu dituzte, tartean, duela zenbait egun Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena gogoratzeko sartu zena. Zuhaitz edo landareen puskaketez gain, herri ekipamentuen puskaketak ere sarri gertatu ohi dira. Azpeitiko Udalak horrelako ekintzak baztertzen eta salatzen ditu, eta herritarrei ingurumenarekin eta ekipamentu publikoarekin arduratsu jokatzeko eskatzen die. Hautsitako zuhaitzak aztertu ostean, badirudi ondo daudela. Hala ere, jarraipena egingo zaie eta beharrezkoa bada ordezkatu egingo dira udazkenean.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information