wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Bigarren urtez jarraian zientzia eta teknologiaren inguruko lanketa berezia egitea bultzatu du Azpeitiko Udalak Iraurgi Berritzen Garapen agentziaren bidez. Hala Eskualdeko bost ikastetxetako kideak bildu dira gaur azoka plazan urte osoan landutako proiektuak erakutsi eta prozesua naiz emaitzak azaltzeko. Bertan izan dira Eneko Etxeberria alkatea eta Agustin Lizarralde zinegotzia Iraurgi Berritzen eta Azkoitiko eta Zestoako udal ordezkariekin batera. 

Aurten bigarrenez, Urola Erdiko zientzia eta teknologia azoka ospatu da gaur eguerdian, Azpeitiko azoka plazan eta eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak aurkezteko aukera izan dute.Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak zientzia eta teknologiaren alde udalek egiten duten apustu sendoa azpimarratu nahi izan du: "Etorkizunean bi gauza jakin beharko dituzue, bata hizkuntzak dira, eta bestea zientziaren eta teknologiaren munduaren ezagutza da. Udalek zein ikastetxeek proiektu honetan sinesten dugu hasieratik, proiektu honek mundua ezagutu eta etorkizuna irabazteko aukerak sortzen baitizkigu".

Ikasturte osoan, taldeka banatuta proiektu desberdinak landu ditu ikastetxe bakoitzak, eta ikasle bakoitzak abilezia desberdinak lantzeko aukera izan du. Hala, gaztetxoek beren proiektuen garapena helburu, Euskal Herriko ikerlari ezberdinekin harremanak izateko aukera izan dute.

PROIEKTUGINTZA ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA IRAKASGAIETAN

Aurten, bigarren urtez jarraian, eskualdeko gaztetxoen artean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko proiektua garatu da. Ekimenak orain bizpahiru urte identifikatutako beharrei erantzuna ematea du helburu. Hain zuzen ere, eragile-sarean, ikastetxe, udal nahiz enpresek hauteman dute eskualdean zientzia- eta teknologia-gaitasunak lantzeko beharra, eta, testuinguru horretan, ezinbestekotzat jo izan dute  hezkuntzan zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzea.

Iaz landu zen ekimenarekin alderatuta zenbait berrikuntza ekarri ditu aurtengo edizioak eta bi fase nagusitan egituratu da. Batetik, DBH eta Batxiler mailan zientzia eta teknologia alorrei lotutako irakasgaiak eskaintzen dituzten irakasleei, bi goizeko prestakuntza mintegia eskaini zaie. Bertan, proiektuen gidaritzarako oinarri metodologikoak ezagutzeaz gain esperientzia nahiz proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.

Bigarren fasean, berriz, ikastetxeetako irakasleek mintegian jasotako jakintzak aplikatu eta ikasleekin proiektu ezberdinak garatu dituzte. Oro har, eskualdeko 8-10 irakasle eta 200 gaztetxo inguru aritu dira proiektu ezberdinen lanketan.

Gaurko azokan berrizm ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeek landu dituzten proiektuak aurkeztu eta erakutsi dituzte ikasleek. Alor ezberdinetako 6 proiektu ezberdin ikusi ahal izan dira: Basoen dibertsitatea (biologia), Kristalografia (Geologia), Erreakzio kimikoak (Kimika), Ibaien ekologia (Biologia), Prototipogintza (Teknologia) eta Metodo zientifikoa (Matematika tailerra).

 

AZOKA IRUDITAN

IB4

IB1

IB2

IB3

IB5

IB6

IB7