Izen ematea uztailaren 13ra arte irekita
Informazio bulegoa itxi egingo bada ere, babestutako etxebizitzetan izena eman ez dutenek uztailaren 13ra arte izango dute horretarako aukera. Izen emateko dokumentazioa udaletxeko sarreran entregatu behar da. Oraindik ere etxebizitzen edo baldintzen inguruan zalantzaren bat dutenek edo izena emateko betebeharreko dokumentazioarekin laguntzaren bat behar dutenek Azpeitia Berritzenera jo behar dute (Sindikatu Zaharreko 2. solairuan). Telefonoz edo e-posta bidez ere jar zaitezke harremanetan: 943 15 71 83 edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.