wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

2014. urtean aurkeztu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak gure herrian 1960-2014 bitartean izandako giza-eskubideen urraketa eta indarkeria ekintzei buruzko txostena. Txosten hori liburu gisa argitaratuta, herritarren artean, gertatutakoa, egia, zabaldu nahi dugu, guztion artean memoria partekatu bat osatzeko. Ez dugu nahi Azpeitia bataren edo bestearen memoria partziala nagusituz eraiki, denon memoria eta memoriak kontuan hartuta osatzea da gure nahia eta helburua. Horregatik, ondokoa adierazi nahiko genuke:

Gure iraganari begirada zorrotza egiteko Aranzadi bezalako erakunde profesional eta prestigiotsuaren esku jarri gara. Begirada kritikoa izan behar dugu, gure etorkizuna eraikitzeko. Hala ere, ez da egia osoa jaso, oraingoz, ezinezkoa izan delako. Eskubide gehiagoren urraketak gertatu dira, eta horiek oraindik ere ikertuak izan behar dute. Bide horretan lanean jarraitzeko gure konpromisoa aldarrikatzen dugu.

Azpeitia indarkeria handia jasan duen herria da. Indarkeria horren ondorioak larriak izan dira, eta, oraindik ere, askok eta askok, ez dute merezi duten aitormena eta babesa jaso. Izen-abizenak dituzten herritarrak dira, eta, guztiek, edozein izanda ere jasan duten indarkeria mota, gure aitortza egitea nahiko genieke.

Guzti-guztiek merezi dute instituzioen/udalaren babesa jasotzea. Guretzat giza-eskubideen urraketa jasan duen herritar orok merezi du aitortza eta minaren aurrean, elkartasuna.

Batzuen ustez, urte asko, gehiegi, pasatu dira giza eskubide urraketa batzuk gertatu zirenetik, eta bere horretan uztea hobe dela diote. Baina hori ezinezkoa da herri hau oinarri sendoen gainean eraiki nahi badugu. Derrigorrezkoa da isiltasunarekin apurtzea. Egia nagusitzea ezinbestekoa da, berriro ere ez dadin gertatu eta beldurrak ez diezagun irabazi.

Ez da Azpeitiko Udalaren ardura osoa, baina nahiago dugu zuoi, giza eskubide urraketan jasan dituzuenoi begietara begiratzea, eta beste aldera ez begiratzea. Horregatik Azpeitiko alkate eta alkate ohiok benetako aitortza egitea nahi dizuegu guztioi.

Biktima guztiengana eskaintzen gara, zabaltasunean, banaka eta kolektiboki beharrezkoak dituzuen babesa gugan bila dezazuen. Badakigu urraketa jasan dituzuen askok eta askok ez duzuela beharrezko babes instituzionala jaso, eta, askok, ez duzuela inongo justiziarik izan.

Gu guztion ateak irekiak izango dituzue, edozein dela ere mina, beharrezkoak dituzuen kezkak partekatu eta gertutasunetik eta egiatik hitz egin eta elkarrizketarako.

 

Azpeitian, 2018ko uztailaren 4an.