wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaur emango zaie bukaera aurtengo Udal Udaleku Irekiei. Hilabetez,herrian zein herritik kanpo hainbat ekintza egin dituzte eta orokorrean "oso balorazio positiboa" egiten dute arduradunek. Herriko haur eta nerabeei ekintza eskaintza oparoa eskura jarri zaie eta jasotako erantzuna ere "izugarria izan da, gogotik gozatu dute".

Aurtengoan, 633 haur eta nerabek parte hartu dute eta begirale taldea ere handai izan da; 38 profesionalen ardurapean izan dira. Hala, herriko gazte askok begirale lanean aritzeko aukera izan dute.

Azken urteetan egin moduan, herriko zenbait eragilerekin elkarlanean burutu dira ekintzak, hala nola, herriko beste udaleku eskaintzekin, Xeye Atletismo taldearekin, Antxieta Arkeologia taldearekin, Lagun Onak Bizikleta taldearekin, Ekoetxeako kideekin... Bertsolaritza, eskalada edo jumping bezalako ekintzak ere egin dira elkarlanean.

Eguraldia ere alde izan da da, eta horrek ere lagundu du aurreikusitako ekintzak behar bezala aurrera eramaten.

Aurtengo Udal Udalekuetan berrikuntza moduan zaintza zerbitzua jarri da abian, eta horrek ere erantzun ona izan du. Goizero hainbat ume ibili dira udalekuen aurretik Txiki Txoko Ludotekan. Gurasoek ere balorazio positiboa egin dute eta hobekuntza proposamenak ere kontuan izango dira datorren urterako.