wrapper

Oharrak

Festak bukatu berritan, Azpeitiko Udalak festen balorazioa positiboa egiten du. Ostiralean hasi ziren festak, eta gaur arte iraun dute. Luzean eta jendetsuak izan dira festak: "Luzeak izan dira, baina egun batean ere ez dute egin huts herritarrek", azaldu du Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak. 

 Bukatu berri diren saninazioak "ikaragarriak" izan direla azpimarratzen du Mikel Ibartzabal Festa batzordeburuak. Saninazio "berezi edo desberdinak" izan dira, baina horrek ez du eraginik izan herritarren eta bisitarien erantzunean: "Kontzertuetan, umeentzat zein helduentzat antolatutako ekintzetan... jende ikaragarri izan da, ostiraletik gaur goizean goizera arte. Udala jakitun dela, gainera ez da festa giroko ohiko tira-birez gain ezer berezirik pasatu, eta horrek lasaitzen gaitu", adierazi du.

Ibartzabalek festak antoltzen eta ekitaldiak aurrera eramateko lan egin duten guztiak eskertu nahi izan ditu: "Haujijijai batzordeko kideak zein Festa Mahaikoak eskertu nahi ditut beraien lanik gabe hau ez zelako posible izango" dio. Festak aurrera eramateko, brigadan, kale garbiketan zein bestelako lanetan ibili direnak ere eskertu nahi izan ditu Udalak, horien lana ere ezinbestekoa delako dena behar den bezala irteteko". 

Bukatzeko herritarrak zein bisitariak ere eskertu nahi izan ditu "giro onez eta errespetuz festaz ederki goza daitekeela erakusti dutelako". 

Eraso matxisten kontrako kanpaina garrantzitsua

Festa giroan gertatzen diren eraso sexisten jakitun, hirugarren urtez jarraian, arazo horren inguruko sentsibilizazio, informazio eta lehen harrerarako karpa jarri da Plaza txikian, hiru egunez. Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziaren arabera, "beste behin ezinbestekoa" bihurtu da kanpaina. Hiru egunetan jende asko joan da karpara, galdezka, informazio eske zein esperientziak kontatzera: "Tamalez, festa giroan ere ohiko dira erasoak, eta horri aurre egin eta festak libre gozatzeko kanpaina egiten saiatu gara. Karpara jende asko etorri da emakume zein gizon, eta herritarrek zerbitzu hori eskertzen dutela adierazi digute", adierazi du. Aurtengoan ere Udalak ez du eraso aipagarririk gertatu denik jakin: "Balorazio oso positiboa egiten dugu beste behin. Karpak bere funtzioa ondo bete duela uste dugu, erasoei aurre egiteko eta herria sentsibilizatzeko balio izan du aurretik zein festetan egindako lanak. Festak bukatuta, indarkeria matxistari aurre egiteko eta hezkidetza programekin lanean jarraituko dugu, arazo honekin lehenbailehen bukatzeko".

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information