Kirol azpiegiturek, abuztuko ordutegia dute atzotik. Hala, abuztuaren 2a arte sauna eta gimnasioa irekita izango dira igerilekuan, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igerilekuei dagokionez, txikia eta 6 kalekoa itxita izango dira.
Kiroldegia itxita izango da irairalen 1era arte, baina nahi duenak erabilgarri izango ditu tenis eta padeleko pistak. astelehenetik larunbatera 9:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte erabiltzeko aukera izango da, eta giltzak igerilekuan jaso eta utzi behar dira (igerilekuko telefonoa 943 81 41 21).