wrapper

Oharrak

Abuztuan ere bisitariak jaso ohi ditu Azpeitian, eta herriko turismo bulegoa irekita izango da. Asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:30etara izango da zabalik plaza txikiko bulegoa, igandetan, berriz, goizez bakarrik izango da zabalik (abuztuaren 11-12ko asteburuan itxita izango da). Bertan, herriko zein inguruotako ondarearen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, parrokia eta Madalenako etxea ikusteko aukera ere eskaintzen da, aurrez eskaera eginez gero. 

Horretaz gain, taldeen bisitentzat bisita gidatuak ere eskaintzen dira, aurrez hala adostuz gero ( 688 87 48 61 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.). 

 

Beste hainbat ordutegi interesgarri

EKOETXEA

Astelenehetik-ostiralera 10:00-13:00 eta 16:00-18:30
Larunbatak 10:00-13:30 eta 16:00-18:30
Igandeak 10:00-13:30

LOIOLAKO TURISMO BULEGOA

Egunero 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

LOIOLAKO SANTUTEGIA

San Inazioren jaiotetxea, egunero: 10:00-18:30 (azkeneko sarrera, ateak itxi baino 45 minutu lehenago izango da)

TREN MUSEOA

Astearte-larunbata: 10:30-14:00 eta 16:00-17:30

Igande eta jai egunak: 10:30-14:00

Tren ibilaldiak

Asteartea-ostirala (diesela) 12:30etan eta 18:00etan
Larunbatak 12:30etan eta 18:00etan
Igande eta jai egunak 12:30etan

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information