Foro Sozialak eta Azpeitiko Udalak antolatuta, ostegunean, hilak 13, 18:30ean, Sanagustin kulturgunean izango da. Harold Good (1937, Derry) irlandar apaiz protestantea, 1990eko hamarkadan Ipar Irlandako Bake Prozesuan bakegile nabarmena izan zuen. Euskal Herriko gatazkan ere, 2017ko apirilaren 8an Baionan jazotako armagabetzean bakearen artisauekin eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideekin batera azaldu ziren bi elizgizonetako bat izan zen, Matteo Zuppi artzapezpikuarekin batera.
Agenda
Datozenak
24
Api
Azpeitiko Udal Liburutegian
25
Api
Azpeitiko Udal Liburutegian