Agenda 21 ekimenaren baitan, ohiko bihurtu da Urola ibaiaren garbiketa. Urtero, herriko DBHko ikasleak ibaira jaitsi eta hura garbitzen aritzen dira goiz batez. Aurten, ekimen hori osatu egin da eta garbiketa lanaz gain, sentsibilizaziorako dokumental bat ikusteko aukera ere izango dute.
Goiza, 8:45ean, Soreasun hasiko dute. Bertan, Xabier Arenasek Urola ibaiaren inguruan egindako dokumentala ikusteko aukera izango dute. 20 minutu inguruko dokumentalaren bidez, herritarrak sentsibilizatu eta ibaiak dituen altxorrez jabetzea da helburua. Dokumentala Luis Juaristik aurkeztuko du, eta ikusi ostean, iritziak plazaratu eta hausnartzeko tartea ere gidatuko du. Horren ostean, garbiketarako materialak jaso eta ibaia garbitzeari ekingo diote. Zeregin horretan arituko dira 11:30ak aldera arte. Bildutako zabor guztia plazan izango diren kontenedoreetan jasoko dute, eta garbiketa bukatzean hortxe bilduko dira. Bukatzeko, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.