wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herritarren artean, denboraren erabileraren azterketa egiten ari da Azpeitiko Udalak. Denboraren erabilerari erreparatuz, herritarren arteko desberdinasunetan jarri nahi da arreta, denbora zertan erabiltzen den aztertuta ikusi baitaiteke gizartearen antolaketa eredua eta horrek dimentsio ekonomikoan duen eragina. Uda aurretik abiatu zen egitasmoa, eta opor ostean, egitasmoa ezagutarazi eta gaiaren inguruko kontzientzia hartu eta hausnarketarako hainbat ekintza antolatu dira. 

Azpeitiko Udalak azken urteotan eremu pribatuan, eta batez ere zaintzan, emakumeek egiten duten lana aztertu, errekonozitu eta bistaratzeko nahia edo helburua izan du: "Hasierako asmoa zaintza lanen inguruko azterketa egitea bazen ere, ez dugu modu egokirik bilatu hori egiteko. Aukerak aztertzen ari ginela, ordea, denboraren erabileraren neurketa aztertzeko egitasmoa ezagutu genuen, eta horrek guk bistarazi nahi dugun errealitatea isla dezakeela ondorioztatu genuen, eta azterketa hori egiteari ekin genion. Denbora adierazle egokia dela uste dugu", azaldu du Leire Etxaniz zinegotziak.

Gaur egun inork ez du denborarik ezertarako, nahiz eta lan oso ezberdinak izan, ardura desberdinak izan eremu pribatu zein publikoan. Baina, zertaz pasatzen dugu denbora? Zein diferentzia daude generoaren arabera? Denboraren erabileraren inguruan egiten ari den ikerketaren bidez emakumeen ezkutuko lana ikusaraztea da helburua. 

Hainbat ekintza

  • Irailak 19: 'Ladrones del tiempo' dokumentalaren emanaldia eta Cosima Dannoritzer zuzendariarekin solasaldia

Cosima Dannoritzer zuzendariaren (‘Comprar tirar comprar’ dokumentalaren egilea) dokumental berri honetan denbora erdigunean jartzen da; guztiak nahi duten errekurtso berria da denbora, gure denbora. “Ahaztu petroleoaz, uraz edo mineraletaz. Ikerketa berri honetan erakusten zaigun bezala, denbora trukerako txanpon berria bihurtu da eta gure esku dago errekurtso baliotsu bezain mugatu honen kontrola berreskuratzea”.


Eguna eta ordutegia: Irailak 19, asteazkena, 21:00etan.
Lekua: Soreasu antzokia.

  • Urriak 2: 'Reforma horaria' herri ekimena: berdintasunerako tresna berria

2014an herri-ekimen hori abian jarri zenetik, Katalunian pauso aipagarriak eman dituzte denboraren erabilerari dagokionean. Herritarrak beraien eguneroko denbora askatasun handiagoz kudeatu ahal izatea da proposamenaren helburua: jendartearentzako ordutegi egokiagoak bultzatzen dira, emakume eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzen dutenak, eta harreman, osasun zein ongizate maila hobeak lortzeko aukera ematen dutenak. Udalerri-mailako proposamena, eta egindako ibilbidea aurkeztuko dizkigute solasaldian.

Hizlaria: Fabian Mohedano, proposamenaren sustatzailea.
Eguna eta ordutegia: Urriak 2, asteartea, 19:00etan.
Lekua: Sanagustin kulturgunea.

  • Urriak 17: Zertan erabiltzen dugu denbora azpeitiarrok?

Denbora neurtzeko egitasmoaren baitan, herritarrekin hausnarketa saio bat egin nahi da. Bertan, inkestetatik jasotako lehen datuen lehen zertzeladen berri emateaz gain, denboraren erabileraren inguruko hausnarketak eta iritziak plazaratzeko gune izatea du helburu. Hausnarketa saioa Elhuyar dinamizatuko du.

Eguna eta ordua: Urriak 17, asteazkena, 18:00etan

Lekua: Emakume Txokoa

Inkestak betetzeko aukera, urriaren 7ra arte

Ekainaren hasieran etxez etxe banatu ziren inkestak, eta ordutik inkestak jasotzen ari da Udala. Hala, uda ostean, urriaren 7ra arte izango da horretarako aukera. Paperean zein on-line bete daiteke. Paperean bete nahi duenak uzteko postontziak oraindik kalean daude, eta inkestak udaletxean zein Emakume Txokoan eskuratu daitezke. Horretaz gain, datozen bi ekintzetan ere izango da aukera inkestak betetzeko.

On-line bidez egiteko aukera udaletxeko webgunean dago.