wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Ekoetxeak hilero antolatzen dituen familia ekintzen baitan, irailaren 23rako bizikletak konpontzen ikasteko tailerra antolatu du. 10 urtetik gorako gazte zein helduei zuzenduriko ikastaroa da, eta, bertan, bizikleten mekanika eta oinarrizko konponketak egiten ikastea da helburua. 

Hilaren 23an, 10:00etatik 13:30etara Ekoetxean bertan izango da saioa, eta doakoa izango bada ere, aurrez izena eman behar da. Horretarako azken eguna irailaren 20a izango da. Izena emateko 943812448 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idaztea nahikoa izango da.