wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalaren azken urteotako ildo nagusietako bat izan da ekonomia-krisiak norbanakoei eta familiei sortutako beharrei aurrea hartu eta erantzutea,  eta bide horretan, iaz,herrian behar larrienean daudenei ohiko etxebizitzaren ondasun higiezinen zerga (kontribuzioa) ordaintzen laguntzeko diru-laguntza linea berri bat ireki zuen.

Norbanakoen bazterkeria egoerak nahiz gizarte eta lanarloko bazterkeria egoerak arintzeko, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenen gizartera tzea errazteko, Azpeitiko Udalak norbanakoentzako zein familientzako udal laguntza du ohiko etxe bizitzari ezartzen zaion ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko.

Hala, gaurtik abenduaren 1era bitartean eskatu daiteke 2018ko Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko laguntza hori. Udalaren helburua da ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei diru laguntza honen bidez laguntza ematea, askorentzat karga handiegia den horri aurre egiteko. Horretarako 10.000€-ko diru laguntza linea du 2018ko aurrekontuetan. 

Laguntzaren inguruko informazio osoa kontsultatu.