wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak lanpostu publikoen alde duen konpromisoaren baitan, uda aurretik, brigadako balio anitzeko lehen mailako ofizialen lau lanpostutarako oposizio-lehiaketa jarri zuen abian. Guztira, 165 lagunek eman dute prozesuan izena, eta gaur argitaratu da izen emandakoen onartuen eta baztertuen zerrenda.

157 onartu dira, eta dokumentazioren bat falta zaielako, behin-behinean, zortzi pertsona baztertu dira. Horiek, urriaren 4a bitarteko epea dute, falta zaien dokumentazioa udaletxean aurkezteko. Alegazioak aurkezteko epea bukatu ostean, behin betiko zerrenda aterako da, eta ondoren zehaztuko da lehen azterketa data. Aurreikuspenen arabera, urriaren bukaeran egingo da.

Udalak, legeak ezarritako mugak eta tasak errespetatuz, ahal bezain beste lanpostu publiko egonkor sortzeko konpromiso osoa du, eta hala berretsi nahi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak: “Modu transparente eta gardenean bete nahi ditugu lanpostu publikoak, eta herritar orok lanpostu horiek betetzeko aukera izan dezaten sortu ditugu lanpostu publikoak”. Bide horretan, bide bat ireki nahi dute langile publikoen egonkortasuna bermatzen joateko pixkanaka.

Kontsultatu zerrenda.