wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urriaren 11n beteko da urtebete Xiriako Gurrutxaga zesta-puntista nuarbetarra hil zela. Urte hurren horren baitan, bere lagun eta auzokideek bere omenezko keinu bat egin nahi dute. Hala, Nuarbeko auzotar eta Xiriakoren lagunek, Udalaren laguntzaz bere omenezko eskultura jarriko dute igandean Nuarbeko frontoian.

2012. urtean frontoia inauguratu zenean, Gurrutxagak berak atera zuen ohorezko sakea, eta orain, leku horretan bertan jarriko da bere omenezko oroigarria.

Eskultura bere lagun min batek egin du, Jose Mari Etxeberriak.

Eskulturaren inaugurazioa osatzeko, beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte.

Honakoa izango da egitaraua:

  • 11:00etan meza
  • Ondoren, eskulturaren inaugurazioa
  • Pilota partiduak, Ilunpe Pilota Elkartearekin elkarlanean

Sarasua-Egiguren

Ziarsolo-Azkue

  • Mokadua

XIRIAKO GURRUTXAGA

Xiriako Gurrutxaga Nuarbek urte luzez jokatu zuen zesta puntan profesionaletan. Herrialde Katalanetan (Bartzelonan eta Palman) eta Espainian (Zaragozan) aurrena, eta AEBetan ondoren. Txutxo Larrañaga, Tximela, Txurruka eta Txikito de Bolibar puntista ezagunekin batera aritu zen, besteak beste, zesta-puntaren urrezko aroan.


Pilotari ibilbidea bukatu eta etxera itzuli ondoren, urte askotan izan zen, Olatz Odriozola emaztearekin batera, Sanjuandegiko Baigerako tabernaren eta jatetxearen arduradun. Iazko urriaren 11n zendu zen 70 urte zituela.