wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Bihar, urriak 12, 18:30ean hasiko da XIX. Azpeitia Erremonte txapelketa, eta 19 eta 26an ere sailkapen faseko partiduak jokatu ostean, azaroaren 2an izango da finala. Lehian, 6 taldek hartuko dute parte. 

Herriko zein inguruotako erremontistek hartuko dute aurtengo txapelketan parte. Agustin Lizarralde zinegotziaren hitzetan ez da "ilusioa galdu": "XIX. edizio honi ere ilusioz heldu diogu eta Udala bere aldetik kirol honi bere lekua ematen saiatuko da beti". 

Jose Mari Barrenetxea Oriamendi enpresako ordezkariak, bere aldetik, eskerrak eman nahi izan dizkio Udalri "erremonteari urtez urte ematen dion laguntzagatik". 

Sei bikotek hartuko dute parte: 

Urnietaren izenean: Ansa II eta Azpiroz

Matxinbentaren izenean: Matxin III eta Agirrezabala

Azpeitiaren izenean: Segurola eta Ion

Loiolaren izenean: Uterga eta Labaka

Urrestillaren izenean: Urtasun eta Aizpuru III

Azkoitiaren izenean: Juanenea eta Larrañaga

 

Bikoteak bi taldetan bananduko dituzte eta talde bakoitzean puntu gehien biltzen dituztenek jokatuko dute finala. 

Bihar, 18:30etan hasita Ansa-Azpiroz, Matxin III-Agirrezabalaren kontra arituko dira. Bigarren partiduan berriz, Urtasun-Aizpurua eta Juanenea-Larrañaga arituko dira. 

Partdu guztiak Izarraitz pilotalekuan izango dira, eta sarrera 2€koa izango da. Ikusleen artean, gainera bi afari zozkatuko dituzte.