wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

2012. urtetik urtez urte gero eta Euskal Herriko txoko gehiagotan egiten den programa da Bizilagunak. Aurten, azaroaren 11n egingoda herri desberdinetan jatorri desberdinetako herritarrak batzen dituen ekimen hori eta urriaren 29ra arte izango da parte hartu nahi dutenentzat izen emate epea zabalik (Gizarte Zerbitzuetan). SOS Arrazakeriak Azpeitiko Udala gonbidatu du herrian ekimena sustatzera eta erronkara batzea erabaki du, jatorri desberdinetako herritarrekin lan egiten duten eragileekin elkarlanean. "Jatorri ezberdineko herritarren arteko elkar ezagutza sustatzeko balio du, aurreiritziak bertan behera utzi eta kultura ezberdinen aberastasuna batzeko. Interesagarria da horregatik, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko eta kultura aberastasuna indartu eta ezagutarazteko", adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Egitasmoa sinplea da; mahai baten bueltan, bazkaria egiteko biltzea jatorri desberdinetako familiak.

Herriko ikastetxeak, Elkar-ekin, Caritas, janari bankua, arropa bankua eta Loiola Zentroak ere babestu dute ekimena eta horien bidez ere zabalduko da ekimenaren berri. Aberastasun eta elkarbitza hori sendotzeko erreminta garrantzitsua dela iritzi diote eragile guztiek: "Aurreneko aldia da, eta badakigu horrek bertigoa sortu lezakeela, baina beldurrak uxatu eta animatzeko eskatzen dugu: bai anfitrioi bezala, zeure etxean, familiarekin, kodrilan sozidadean, edozein aukera delako ona. Bai bisitari bezala, beste kultura bat, jaki batzuk eta bereziki, familia eta bizipen berriak mahaiaren bueltan ezagutzeko balioko duelako", gaineratu du Elduaienek.

Bukatzeko, Elduaienek herriko eragile desberdinen lana aitortu eta txalotu nahi izan du: "Integrazioan eta elkarbizitzan sakontzeko ekintza puntual bat da, eremu zabalago batean kokatu beharko genukeena: bakoitzak, bere eremuan egiten duen lana txalotu eta eskertu nahi dugu, bai norbanakoak eta baita goian aipatutako eragileek ere. Indarrak batu eta denon artean herri bezala jatorri ezberdinen artekoen elkarbizitza, kultura aberastasuna eta indartzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dugu". 

Zer da Bizilagunak ekimena?

Bertako familia eta pertsonak, atzerritik etorritakoekin, bazkari batean bildu nahi dituen egitasmoa da. Azaroaren 11n, ordu biak inguru, bazkari bakoitzean, bertako familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat bilduko dira bi familietako baten etxean. Familia kontzeptua, modu zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Bertakoa edo kanpotik etorritakoa izanik, hemen bizi bazara familia, bikote, pisukide edo lagunekin, eta zure herri edo hiriko jende berria ezagutu nahi baduzu, animatu eta parte hartu.

Bizilagunak zertarako eta zergatik?
Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko.

Nola eta nork hartu dezake parte programan?

Urriaren 29ra arte eman dezakete izena ekimenean parte hartu nahi dutenek.
Dei ezazu 943 157192 telefonora edo izena eman korreo honetan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Familia bezala. Edozein familiak hartu dezake parte.

Dinamizatzaile bezala:
Pertsona honek aldez aurretik ezagutuko ditu bere ardurapean elkarrekin bazkalduko duten bi sendiak. Haien bitartekaria izango da. Bazkariaren egunean, gonbidatuak gonbidatzaileen etxera lagunduko ditu eta bertan, aurkezpenak egingo ditu, giroa goxatuko du … eta denek bazkalduko dute.


Dinamizatzailea izateko ikastaro bat egin behar da. Formakuntza hau gehienbat, unibertsitatetik parte hartuko duten dinamizatzaileentzako izango da eta kreditu 1 irabazteko izango da. Formakuntza era honetan egingo da.

- Urriak 26 osteguna, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

- Urriak 27 larunbata, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako bulegoan. Goizeko 10:00etatik 12:etara