wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Haur eta Gaztetxoen liburu zaletasuna suspertzeko Azpeitiko Udal Liburutegiak ipuin kontaketen XXIX. urteurrena ospatuko du eta hainbat ipuin kontaketa saio antolatu ditu, haur eta gaztetxoentzat. Lehen saioa asteazkenean izango da, Liburutegien Nazioarteko Egunean, eta 18:00etatik aurrera Ixabel Sarobe izango da ipuin kontalari,4-8 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Urriaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 18:00tan: Liburutegien Nazioarteko eguna ospatzeko 4 - 8 urteko haurrentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Ixabel Agirresarobe.

Urriaren 29an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan eta Haur Hezkuntzako 4. mailakoentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Lupe Lekuona.

Azaroaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etan eta Haur Hezkuntzako 5. mailakoentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Pello Añorga.

Azaroaren 12an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Miriam Mendoza.

Azaroaren 19an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan eta Haur Hezkuntzako 4. mailakoentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Maite Franko.

Azaroaren 26an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan eta Haur Hezkuntzako 5., mailakoentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Eneko Haritza.

Abenduaren 3an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan Euskararen Eguna ospatuko dugu eta 4 - 8 urteko haurrentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Lur Usabiaga.

Abenduaren 10ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat izango da, eta ipuin kontalaria, berriz, Yolanda Arrieta.