wrapper

Oharrak

Abenduaren 21ean izaten den Santo Tomas Eguna iristeko gero eta gutxiago falta da, eta Udala egun hori antolatzeko lanetan hasita dago. Hori dela eta, urtero gisa, azaroan eman beharko da izena txorizo postuak eta elikagaien postuak jartzeko.

Txorizo Postua


Txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 5etik 22ra eman beharko dute izena udaletxean.

Postuen zozketa azaroaren 22an egingo da arratsaldeko 19:00etan Udal Aretoan.

Barazki, fruta eta bestelakoen postuak


Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak ipini nahi dituztenek, berriz, izena emateko epea azaroaren 30era arte izango dute irekita. Horiek ere udaletxean eman beharko dute izena.

Edozein zalantza edo argibidetarako Udal Kultura Sailarekin jarri beharko dute harremanetan interesatuek. Horretarako telefonoa 943 15 70 68 da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information