wrapper

Oharrak

Eskaintza zabalarekin dator Udal Liburutegia azaroan. Astelehenean, azaroak 5, ekin zioten haurrentzako ipun kontaketei, Pello Añorgarekin. Eskulan tailerrak, ipuin kontaketa gehiago, marrazketa saioa eta Urrestillan Liburutegi zerbitzua izango dira, besteak beste. 

EGITARAUA

  • Azaroak 12an, Ipuin Kontaketa Mirian Mendozaren eskutik, 6-8 urteko haurrei zuzenduta. 18:00tan liburutegian.
  • Azaroak 14an, eskulan tailerra LH1-LH2ko haurrei zuzendua 18:00tan liburutegian.
  • Azaroak 15an, Liburutegi Zerbitzua Urrestillan. 18:00tik 19:15arte, Urrestillako balio-anitzeko gelan.
  • Azaroak 19an, Ipuin Kontaketa Maite Frankoren eskutik, 4 urteko haurrei zuzenduta. 18:00tan liburutegian.
  • Azaroak 21an, Ipuinaren Ordua 4 eta 5 urteko haurrei zuzenduta. 18:00tan liburutegian.
  • Azaroak 26an, Ipuin Kontaketa Eneko Haritzaren eskutik , 5 urteko haurrei zuzenduta. 18:00tan liburutegian.
  • Azaroak 28an, Marrazketa Saioa Haur Txokoan. Liburutegira gerturatzen diren haurrek zer pintatua izango dute 17:30tan liburutegian.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information