wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da interesgarria azaroaren 20an egingo den saioa. Saioan parte hartu nahi dutenek azaroaren 16a baino lehen izena eman beharko dute 686-427-565 zenbakira deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.

Agian aholku batzuk ezagunak egingo zaizkizu baina adibidez, bonbila bat erosterako garaian asko dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Hori eta gauza gehiago azalduko dira saio honetan eta gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Hori dela eta, honen bidez, lehen tailerretan parte hartzera animatu nahi zaitut:

NOIZ: azaroaren 20ean, 18:00etan
NON: Baigera aretoan (Enparan kalea 6)
IRAUPENA: ordu 1

BALDINTZA:

  • Parte hartze ezinbestekoa aldez aurretik izena ematea. Horretarako, deitu 686-427-565 zenbakira edo idatzi Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera azaroaren 16a baino lehen eta zure izen-abizenak eta telefonoa erraztu.
  • Parte hartzaileei Gipuzkoa Argitu tailerretan emandako azalpenak jasotzen dituen informazio-euskarria banatuko zaie.
  • Izena eman ondoren, antolatzaileak zurekin harremanetan jarriko lirateke, tailerraren inguruko informazio gehigarria emateko.
  • Zalantzaren bat bazenu edo informazio gehigarria behar izanez gero, dei ezazu mesedez 686-427-565 telefono zenbakira edo posta elektroniko bat bidal ezazu honako helbidera: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.