wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uda aurretik jarri zen abian brigadako lau lanpostu oposizio-lehiaketa, eta tramite guztiak egin ostean, gaur egin da lehen azterketa Izarraitz pilotalekuan. Urte hasieran aurreratu bezala, Azpeitiko Udalak 7 lanpostu publiko lehiaketa oposizio bidez ateratzeko konpromisoarekin jarraitzen du, eta lanpostu horietako brigadako lau lanposturen oposizio lehiaketa jarri zen abian hasteko. Hala, Uztailaren 5etik 24ra izan zen oposizio leihaketan parte hartzeko izen emateko epea irekita izan ostean, eta behin betiko zerrendak osatuta, 160 lagunek zuten gaurko azterketa egiteko aukera. 

 

Azterketa test formatuko 50 galderek osatuko dute, eta euskaraz zein gazteleraz egiteko aukera izan dute.

 

Kalitatezko enplegua kontsolidatzeko konpromisoa


Azpeitiko Udalak urtarrileko plenoan onartu zuen zazpi lanpostu lehiaketa publikora atera eta behin betiko izaeraz betetzeko Lan Eskaintza publikoa, kalitatezko enplegua sortu eta kontsolidatzearekin duen konpromisoa eta borondatea oinarri hartuta. "Udalak, legeak ezarritako mugak eta tasak errespetatuz, ahal bezain beste lanpostu publiko egonkor sortzeko konpromiso osoa du. Modu transparente eta gardenean bete nahi ditugu lanpostu publikoak, eta herritar orok lanpostu horiek betetzeko aukera izan dezaten sortu ditugu lanpostu publikoak", adierazi zuen Estitxu Elduaienek. Bide horretan, bide bat ireki nahi dute langile publikoen egonkortasuna bermatzen joateko pixkanaka.

Azpeitiko Udalak, azken aldiz 2005ean onartu zuen Lan Eskaintza Publikoa eta orduan hiru administrari postu bete ziren behin betikoz. 2011tik Estatuko Legeek lanpostu berriak behin betiko izaeraz sortzea eragotzi du: "Bi jubilazioren ordez lanpostu bat ateratzeko aukera dago, eta azken aldian, Azpeitiko Udalean jubilazio dexente izan dira, eta horrek ahalbidetu du lanpostuak ateratzea. Legeak uzten duen bitartean, lanpostuak egonkortzearen alde” egiten du Udalak.