wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Aldi baterako bi gardentasun teknikari postutarako izena eman daiteke azaroaren 23a bitartean
    Aldi baterako bi gardentasun teknikari postutarako izena eman daiteke azaroaren 23a bitartean
    Azpeitiko Udalak bi gardentasun lanpostu beteko ditu, aldi baterako. Postu horietako bat %100eko lanaldian izango da, eta bestea  %70ean. Lanpostu horietan interesa dutenek Lanbiden eman beharko dute izena azaroaren 23a bitartean.  Lanpostuen iraupena 6 hilabetekoa izango da. Lanpostuen informazio gehiago Gardentasun teknikari/administrariak: Ikusi lan eskaintza. Kodea: 162018012282   Eskaintza gehiago Azaroaren 16a bitartean, aldi baterako, beste bi lanpostutan ere eman daiteke izena:  Herri formazio guneko teknikaria: Ikusi lan eskaintza. Kodea: 162018011856  Hirugarren adineko teknikaria: Ikusi lan eskaintza. Kodea: 162018011849
  • Esklabetako babes ofizialeko zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute Etxebiden izena emana dutenek, abenduaren 3a bitartean
    Esklabetako babes ofizialeko zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute Etxebiden izena emana dutenek, abenduaren 3a bitartean
    Azpeitiko Udalak herritarrei etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, epe motzean eraikitzen hasiko diren babestutako etxebizitzen eskaintza zabalen berri eman, eta promozio horietako zozketetan parte hartzeko deia egin zuen, uda aurretik. Eskaintza horretan babes ofizialeko zein tasatutako etxebizitzetan eman zitekeen izena. Tasatuetan izena eman zutenak, zuzenean sartuko dira izena emana duten promozioko zozketan; Etxebiden izena eman eta babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek, ordea, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi beharko dute. Esklabak Iturzulo eremuan eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko, ezinbestean: hala egonda ere, promozioan parte hartu nahi dutela baieztatu behar dute herritarrek zozketan parte hartzeko. Horretarako, Azpeitiko Udalak, etxebiden alta emanda dauden 320 herritarrei karta zertifikatua bidaliko die aste honetanetxera. Gutunean etxebizitzen informazioaz gain, zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko orria izango dute. Orri hori abenduaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxeko Herritarren Harreta Zerbitzuan. Erreklamazioak aurkezteko epea2018ko abenduaren 10ean Azpeitiko udaletxeko iragarki-taulan eta web orrian (www.azpeitia.eus) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen behin-behineko zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoiena ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea izango da.   Etxebiden alta emandako expediente zenbakiak.   Etxebeltz Iturzuloko babestutako etxebizitzak Etxebizitza kopurua:29 Mota:Babes ofizialeko etxebizitzak Etxebizitzen deskribapena:2 eta 3 logelako etxebizitzak Zozketaren data:2019 hasiera PREZIOA:Etxebizitza arrunta:127.000 €tik 160.000 €ra (BEZ gabe)Etxebizitza egokitua:162.000 €tik 163.000 €ra (BEZ gabe)
  • Antzerki Topaketetako sarrerak on-line salgai!
    Antzerki Topaketetako sarrerak on-line salgai!
    Klikatu hemen sarrerak erosteko.   
Aldi baterako bi gardentasun teknikari postutarako izena eman daiteke azaroaren 23a bitartean
Azpeitiko Udalak bi gardentasun lanpostu beteko ditu, aldi baterako. Postu horietako bat %100eko lanaldian izango da, eta bestea  %70ean. Lanpostu horietan interesa dutenek Lanbiden eman beharko dute izena azaroaren 23a bitartean. 
Esklabetako babes ofizialeko zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute Etxebiden izena
Azpeitiko Udalak herritarrei etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, epe motzean eraikitzen hasiko diren babestutako etxebizitzen eskaintza zabalen berri eman, eta promozio horietako zozketetan parte hartzeko deia egin zuen, uda aurretik.
arreta zerbitzua
denbora neurtuz
azpeitia turismoa
azpeitia enplegu
Igandean bukatuko da Urteko Kirolaria izendapenerako proposamenak egiteko epea

Igandean bukatuko da Urteko Kirolaria izendapenerako proposamenak egiteko epea

Azpeitiko Udalak, kirol mahaiaren lankidetzarekin, urteko Kirol Sarien ekitaldia antolatuko du, aurten ere. Proposamenak elkarte zein norbanakoek egin ditzakete igandera bitartean. Gehiago irakurri
Brigadako lau lanpostutarako oposizio-lehiaketako lehen azterketa egin da gaur

Brigadako lau lanpostutarako oposizio-lehiaketako lehen azterketa egin da gaur

Uda aurretik jarri zen abian brigadako lau lanpostu oposizio-lehiaketa, eta tramite guztiak egin ostean, gaur egin da lehen azterketa Izarraitz pilotalekuan. Urte hasieran aurreratu bezala, Azpeitiko Udalak 7 lanpostu publiko lehiaketa oposizio bidez ateratzeko konpromisoarekin jarraitzen du, eta lanpostu horietako brigadako lau lanposturen oposizio lehiaketa jarri zen abian hasteko. Hala, Uztailaren 5etik 24ra izan zen oposizio leihaketan parte hartzeko izen emateko epea irekita izan ostean, eta behin betiko zerrendak osatuta, 160 lagunek zuten gaurko azterketa egiteko aukera.  Gehiago irakurri
Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietari babesa agertzeko adierazpen adostua

Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietari babesa agertzeko adierazpen adostua

Azpeitiko Udaleko zinegotzi guztiek, adierazpena adostu dute, Iñaki Errazkin alkate eta Ingurumen diputatu ohiari eta Ainhoa Intxaurrandietarari era pertsonalean bere babesa adierazteko. Iñaki eta Ainhoari gure babes pertsonal eta solidarioa eskaintzen diegu azpian sinatzen dugunok. Gai pertsonal gisa, ez diogu inori opa sufrimendua eta mina eragiten dieten egoerei aurre egin behar izatea. Horregatik, funtsezkoa da justizia demokratikoa eta herritar guztien eskubideekiko bermatzailea exijitzea, aldi berean ebazpen justuak bermatuko dituena. Era berean, ordezkari publiko guztiek arduraz jokatu behar dute interes orokorraren eta elkarbizitza sozial eta politikoaren defentsan. Egoerak eskatzen duen mailan ekiteko momentua da. Instituzioetan ardurak eta karguak ditugunok interes politikotik at utzi behar dugu interes pertsonala. Interes pertsonalaren eta politikoaren arteko bereizketari buruz esandakoari jarraiki, aurretik aipatutakoaren irakurketa oro ez da tresna politiko gisa erabili behar. Sinatzaileak: Eneko Etxeberria, Aitor Gorrotxategi, Estitxu Elduaien, Josu Labaka, Itziar Lasa, Leire Etxaniz, Ainhoa Beristain, Amaia Etxeberria, Agustin Lizarralde, Mikel Ibarzabal, Leire Goenaga, Aitor… Gehiago irakurri
Bihar 10:30ean egingo da brigadako oposizio-lehiaketako lehen azterketa

Bihar 10:30ean egingo da brigadako oposizio-lehiaketako lehen azterketa

Bihar, 10:30ean izango da brigadako lau postutarako abian den oposizio-lehiaketako lehen azterketa, Izarraitz Pilotalekuan. Hori dela eta, hainbat ohar eman nahi ditu Udalak. Gehiago irakurri
Erosotasunik galdu gabe energia (eta dirua) aurrezteko  saio praktikoa egingo da azaroaren 20an

Erosotasunik galdu gabe energia (eta dirua) aurrezteko saio praktikoa egingo da azaroaren 20an

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da interesgarria azaroaren 20an egingo den saioa. Saioan parte hartu nahi dutenek azaroaren 16a baino lehen izena eman beharko dute 686-427-565 zenbakira deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information