wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Trasteleku komunitarioei buruzko bilera egingo du udalak Alde Zaharreko bizilagunekin

Trasteleku komunitarioei buruzko bilera egingo du udalak Alde Zaharreko bizilagunekin

Alde Zaharreko etxeen ezaugarriak direla-eta (portal txikiak, igogailu falta), espazio arazoak izan ohi dituzte bizilagunek bolumen handiko materialak gordetzeko. Egoera horri irtenbide bat eman nahian, trasteleku komunitarioak sortzeko ideia darabil esku artean Azpeitiko Udalak. Gehiago irakurri
Ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean

Ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean

Karmelo Etxegaraira doazen umeek segurtasun handiagoa izan dezaten eta autobusek espazio gehiago, ibilgailuen noranzkoa aldatu dute Euskal Herria kalean. Aldaketari esker, autobusak eraikinaren sarreran gelditu ahal izango dira, eta haurrek ez dute errepidea gurutzatu beharrik izango. Gehiago irakurri
Itsaspeko bizitza ezagutzeko aukera, zinemaren bidez

Itsaspeko bizitza ezagutzeko aukera, zinemaren bidez

Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an, itsaspeko munduari buruzko hainbat film ikusteko aukera egongo da Soreasu antzokian; horrez gain, apirilaren 11tik 21era arte, argazki erakusketa bat egongo da ikusgai Sanagustin kulturgunean. Gehiago irakurri
Hiru lan eskaintzaren deialdiak egin ditu udalak

Hiru lan eskaintzaren deialdiak egin ditu udalak

Azpeitiko Udalak lanaldi osoko hiru lanposturen eskaintzak egin ditu: energia bulegoko arduraduna, Ekoetxeko ingurumen hezitzailea eta turismo bulegoko harreragilea behar ditu. Interesa dutenek Lanbiden eman behar dute izena: apirilaren 7ra arteko epea egongo da ingurumen hezitzaile eta turismo bulegoko harreragile lanpostuen eskaintzetan eta apirilaren 14ra artekoa energia bulegoko arduradun lanpostuan. Gehiago irakurri
Familia Txokoan jolasteko aukera egongo da Aste Santuan ere

Familia Txokoan jolasteko aukera egongo da Aste Santuan ere

Herriko haurrek toki estali eta goxo batean jolasteko aukera izan dezaten, Aste Santuan ere irekita egongo da kiroldegiko Familia Txokoa. Bihartik astelehenera, goizez bakarrik zabalduko dute: 11:00etatik 12:30era. Pazko astean, datorren asteartetik ostiralera, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era izango da ordutegia. Apirilaren 6an eta 7an (larunbata eta igandea), eguerdian ez dute itxiko, eta 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik. Gehiago irakurri