- 07/03/2024
Martxoaren 20ra arte aurkez daitezke Joxe Takolo bekarako proiektuak
Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren omenez, aurten ere beka bat emango da, Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzenduta. 4.000 eurokoa izango da, eta Azpeitiko Udalak eta Euskal Mendizale Federazioak finantzatuko dute. Proiektuak martxoaren 20rako aurkeztu beharko dira. Gehiago irakurri- 06/03/2024
Kontsultagai dago Buztintzuriko Errebaleko eta Iñaki Azpiazu kaleko etxebizitza tasatuen esleipen prozeduran onartuak eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrenda
43 eskaera egin dira Buztintzuriko Errebaleko etxeetarako, eta 81 eskaera Iñaki Azpiazu kaleko etxeetarako. Behin-behineko zerrendak argitaratu ostean, interesatuek hamar eguneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko. Gehiago irakurri- 06/03/2024
Datuek erakusten dute Azpeitiko Udala egoera ekonomiko onean dagoela
Azpeitiko Udalak egin du dagoeneko iazko kontuen itxiera. Aurreikusitako gastuen gauzatze maila %79koa izan da; sarreren gauzatze maila, berriz, %80koa. Gehiago irakurri- 01/03/2024
Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra
Asteartean, martxoak 5, martxoko ohiko udalbatzarra egingo da, 19:00etan hasita. Besteak beste, Amue 11. Hirigintza Eremuko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea eta inauterietan gertatutako sexu erasoen prozedura judizialean herri akusazio gisa aurkeztea landuko dira. Gehiago irakurri- 01/03/2024
Gurasoei, adingabeei eta profesionalei zuzendutako orientazio, detekzio eta esku hartze goiztiarrerako zerbitzua aurkeztu du udalak
Bi programak osatzen dute zerbitzua: alde batetik, eskoletan egiten den esku hartze goiztiarrak; bestetik, nerabe eta gurasoentzako orientazio zerbitzuak. Berria da nerabe eta familientzako orientazio zerbitzua; Gaztelekuan egongo da, eta familia barruko komunikazio arazoei, nerabeek izan ditzaketen krisi edo zalantza egoerei eta abarri buruzko arreta emango du. Gehiago irakurriDatozenak
29
Mar
Foru ibilbideko erakusketa aretoan