wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Hilaren amaierara arte eska ditzakete hobariak familia ugariek

Hilaren amaierara arte eska ditzakete hobariak familia ugariek

Familia ugariek martxoaren 31ra arteko epea dute Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) hobariak eskatzeko. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuen bulegoan egin behar da eskaera. Gehiago irakurri
Azpeitiko Udalak mugimendu feministak antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egin du

Azpeitiko Udalak mugimendu feministak antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egin du

Emakumeen Langileen Nazioarteko Eguna da gaur. Zaintza sistema publiko-komunitario aldarrikatzeko eguna; oraindik ere denboraren banaketan ez dagoela orekarik gogoratzekoa; emakumeek zaintzen ematen duten denboran, lan horietan ardurarik hartzen ez duten gizonek boterea pilatzen jarraitzen dutela adierazteko eguna; gobernantza feminista behar dugula aldarrikatzekoa; publiko eta komunitarioaren arteko harremanei garrantzia emateko eguna. Gehiago irakurri
Sorkuntza beken bidez ondutako lanak ezagutzeko unea

Sorkuntza beken bidez ondutako lanak ezagutzeko unea

2023ko sorkuntza bekak jaso zituztenek larunbatean aurkeztuko dituzte beren proiektuak. Aurkezpenaren ostean, martxoaren 24ra arte egongo dira ikusgai lanak Betharrameko erakusketa aretoan. Gehiago irakurri
Etorkinen seme-alabak eta euskara gaia lantzeko saioa izango da asteazkenean

Etorkinen seme-alabak eta euskara gaia lantzeko saioa izango da asteazkenean

Ikasturte honetan, Euskara eta kulturarartekotasuna gure herrian izeneko proiektua dago martxan Azpeitian. Proiektu horren barruan, Etorkinen seme-alabak eta euskara. Elkarrekin pentsa dezagun saioa gidatuko dute Karmele Perez eta Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleek. Asteazkenean (martxoak 13) izango da, 18:30ean, Azoka Plazako aretoan. Gehiago irakurri
Martxoaren 20ra arte aurkez daitezke Joxe Takolo bekarako proiektuak

Martxoaren 20ra arte aurkez daitezke Joxe Takolo bekarako proiektuak

Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren omenez, aurten ere beka bat emango da, Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzenduta. 4.000 eurokoa izango da, eta Azpeitiko Udalak eta Euskal Mendizale Federazioak finantzatuko dute. Proiektuak martxoaren 20rako aurkeztu beharko dira. Gehiago irakurri